GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-08
Urkiaren egoera salatuz, Perpinyako zuzendariari gutuna emango diote gaur
Mikel Urkia euskal preso politikoaren egoera salatuz, eskutitza emango diote Perpinyako zuzendariari. Goizaldeko ordu bietan Errenteriatik abiatuko den martxa hamarrak aldera iritsiko da. Espetxeari buelta eman eta adierazpenak egin ostean, buelta egingo dute. Ekainaren 18az geroztik gose greban dago kanporaketa eta atxilotze arriskua salatzeko. Jada, gutxienez zortzi kilo galdu ditu, Askatasunak adierazi zuenez. Herritarrek aska dezatela eskatu zuten.

ERRENTERIA

Mikel Urkiaeuskal preso politikoarekin elkartasunean, martxa egingo dute gaur Errenteriatik Perpinyako kartzelara. Hara iristean, goizeko hamarrak aldera, zuzendariari eskutitz bat ematen saiatuko dira eta presoaren egoeraren gainean adierazpenak egingo dituzte. Espetxeari buelta eman eta bisita egiten ari direnei itxoin ostean, bueltako bidea hartuko dute, Askatasunak azaldu zuenez.

Hilaren 18an, Parisek ezarritako sei urteko zigorra beteko du, eta, horrenbestez, kanporatu eta atxilotzeko arriskua duela esan zuten bai errepresioaren kontrako taldeak bai errenteriarrek. Ostegunean, Gaztaño auzoan, Urkiaren etxearen parean eginiko agerraldian, kanporatu ondoren, Polizia espainolak atxilotzen badu «torturatua izateko arrisku bizia» duela ohartarazi zuten.

«Estatu espainolean kausarik ez badu ere, denok dakigu tortura bidez autoinkulpazio faltsuak lortzeko gai dela Polizia eta etsaiaren zerbitzura dauden sasi epaileak edonolako zigorrak ezar ditzaketela», plazaratu zuten.

Elkartasuna adierazteaz gain, aska dezaten eta tortura arriskuaren kontra egiten jarraituko dutela esan zuten. Era berean, datozen egunotan egingo dituzten ekimenetan parte hartzeko deia egin zieten auzotarrei: «Gure artean izan dezagun eta merezi duen ongietorria egin diezaiogun». Izan ere, gaurkoa ez da lehen mobilizazioa izango. Hilaren 12an, elkarretaratzea egingo dute 19.30ean herriko plazan. Hurrengo egunean, 13an, Bilbon dagoen Kontsulatu frantsesaren aurrean bilduko dira 12.00etan. Hilaren 14an eta 15ean, elkarretaratzea eta baraualdiak egingo dituzte, eta hilaren 16rako manifestaziora deitu dute 19.30ean plazatik.

Urkia ekainaren 18az geroztik gose greban dago Estatu frantsesetik kanpora ez dezaten eta tortura arriskurik izan ez dezan. Askatasunak helarazi zuenez, asteazkenean abokatuarekin bisita izan zuen. Animo aldetik «oso indartsu» dagoela esan zion, baita gose greba hasi zuenetik, gutxienez, zortzi kilo galdu dituela ere. Ekainaren 30ean pisatu zuten azken aldiz eta orduan 75 kilo zituen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los zanpantzar hacen frente al Ejército de Israel en Bil’in
Euskal Herria
«El pueblo no se olvida de que sigue en prisión, ese reconocimiento ayuda»
Jendartea
De todo, pero nada grave, en el primer encierro
Kirolak
La velocidad de Martínez de Irujo amarró a Aimar Olaizola en su jaula
Euskal Herria
Batasuna y EA coinciden en defender un «escenario democrático» para el país
Jendartea
Los análisis confirman el primer caso de gripe aviar en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss