GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-08
Argi-ilun ugariz itxi dute martxoaren 11ko ikerketa
·Zenbat atentatugile ziren eta bonbak zelan garraiatu zituzten argitzea ez dute lortu

Madrilgo garraio publikoan 2004ko martxoaren 11n ia berrehun hildako utzitako atentatuei buruzko ikerketa amaitutzat eman du Juan Del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak. 116 inputatuetik 29 auzipetuko dituzte. Dena dela, nortzuk eta zelan prestatu zituzten argitu barik dago oraindik.

MADRIL

2004ko martxoaren 11n Madrilen gertatutako atentatuen auziaren sumarioa amaitutzat eman zuen atzo Juan del Olmo Estatu espainoleko Auzitegi Nazionaleko epaileak. Del Olmok inputatutako 116 lagunetatik 29 auzipetu ditu. Hurrengo urratsa auzia Zigor Aretora eramatea da, epaiketak presta ditzaten. Epaiketak datorren abenduan edo 2007ko urtarrilean abiatuko dira, Zigor Aretoko iturriek jakinarazi zutenez.

Auzipetuen artean biri egotzi die epaileak bonbak jarri izana. Horietako bat Jamal Zougam da. Bonbak jartzeaz gain, leherkariak eztandarazteko sakelako telefonoak hornitzea ere leporatzen diote. Bestea, Abdelmajid Bouchar, Leganeseko etxebizitzan, 2004ko apirilaren 3an, bere buruaz beste egin zuten beste zazpi ustezko atentatugileekin batera zegoela dio sumarioak, baina zarama poltsa kalera ateratzera zihoala Polizia han zegoela konturatu eta ihes egin zuela baiesten du Del Olmok.

Epaileak ez zuen aintzat hartu Basel Ghalyoun erasoen estrategatzat hartzeko Olga Sanchez fiskalak egindako eskaera, haren ustean, froga nahikorik ez dagoelako.

«Terrorismo» islamista

Urte bi baino gehiagoko ikerketa egin ostean, Del Olmok onartu zuen ezin izan dutela zehaztu zenbat jendek parte hartu zuen lehergailuak garraiatu eta jartzeko, ezta zeintzuk garraiobide erabili zituzten bonbak trenetara eramateko.

Motibazioari dagokionez, ordea, argibide gehiago ematen ditu sumarioak. Del Olmok «terrorismo» islamistari egotzi dio Madrilgo tren geltokietan izandako leherketen ardura, zehazki, «Al Qaedako terrorismo sareko adar» bati. Erasogileek atentatuak egiteko izan zuten arrazoi nagusia, sumarioak dioenez, Estatu espainolak Irakeko inbasioan parte hartzea da. ETAren ustezko erantzukizuna, berriz, guztiz baztertzen du.

Gogoratzekoa da erasoak izan ziren egunean eta baita hurrengo egunetan ere, Gobernuan zegoen Alderdi Popularrak ETAri leporatu zizkiola leherketak. 2004ko martxoaren 14ko hauteskundeen emaitzek PP Gobernutik kanporatu zutenean, ETA inplikatzeko estrategiari eutsi zion PPk, nahiz eta hipotesi hori baliogabetzen zuten frogak gero eta garbiagoak ziren. Gaur egun ere, PPko hainbat buruzagik esaten dute oraindik ezin dela baztertu ETAk zerikusirik izan zuenik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Los zanpantzar hacen frente al Ejército de Israel en Bil’in
Euskal Herria
«El pueblo no se olvida de que sigue en prisión, ese reconocimiento ayuda»
Jendartea
De todo, pero nada grave, en el primer encierro
Kirolak
La velocidad de Martínez de Irujo amarró a Aimar Olaizola en su jaula
Euskal Herria
Batasuna y EA coinciden en defender un «escenario democrático» para el país
Jendartea
Los análisis confirman el primer caso de gripe aviar en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss