GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-07-16
Jon ALTUNA | HIRU
Ez kutsatzearen prezioa

Europatik datoz garraioari buruzko arau nagusiak: takografo digitala, atsedenaldi eta gidaldiak, euro-4 eta euro-5 arauak, eurobiñeta,... Europar Batasunak agintzen du eta berriki garraio arloan Europan egiten den politika ezartzen duen Garraioaren Liburu Zuria aurkeztu du. Beronek biltzen ditu sektorearen hurrengo urteetako ildo eta helburu nagusiak, gero administrazio bakoitzak martxan jarriko dituen egitasmoen bidea finkatuz.

Aurreko Liburu Zuriarekin alderatuz gero, ez da asmo berri nabarmenik, ez da aldaketa handirik 2010 bitartean garraioak hartuko duen norabidea zehazteko plangintzan: bi arazo nagusiri aurre egin nahi dio, kutsadurari eta errepideen erabilera handiegiari.

Horrela, errepidezko garraioa eraginkorra izan dadin, teknologia berriak erabiltzeko eta sistema inteligenteak antolatzeko proposatzen du Europar Batasunak hurrengo bost urteotarako helburuen artean, baita kamioiek ingurumena ahalik eta gutxien kutsatzeko zenbait neurri eta energia iturri garbiak bultzatzeko egitasmoa ere.

2006ra arte erabili den Liburu Zuri zaharrak bezala, hurrengo bost urteetarako plangintzak ere, errepidezko garraioa baino, beste garraiobideak bultzatzen ditu, hainbat urteetan erabat alde batera utzita egon diren tren eta zamaontzien erabilera, alegia.

Dena den, edozein garraiok hasieran eta bukaeran kamioiaren beharra izango du eta distantzia luzeetarako beste garraio modu batzuk erabiltzea garraiolarientzat onuragarri izan beharko luke bizi baldintzak hobetuko baitzaizkio. Garai berrietara egokitu behar da garraiolaria, eta ibilbide motzei etekina atera. Hala ere, Europako agintariek ez dute horregatik egin, hau da, garraioan aritzen direnen baldintzak hobetzeagatik, errepideek gainezka egin dutelako, kutsadura maila kezkagarrietara iritsi delako eta, batez ere, garraiobide ezberdinak lehian jarriz garraioa are merkeagoa izango delako baizik.

Dena den, ekologiaren aldeko apustua, orain arte bezala gerora ere, garraiolariek euren poltsikotik ordainduko dute. Agintarien ahaleginak zein diru publikoa trenbide eta portuen hobekuntzara bideratuko dira nabarmen.

Garraiolariek, aldiz, zergak ordaintzen segituko dute eta tasa berriak ere ezarriko zaizkie, esaterako, Europako errepideak erabiltzeagatik ordaindu beharko dutena, eurobiñeta deitua, alegia. Gizartearen zerbitzuan lanean ari direnen eskutik bildutako dirua, gero, azpiegitura handiak eraikitzeko erabiliko da sarri.

Orain ere ekologiaren aldeko apustua garraiolarien bizkar egiten da. Ibilgailuek botatzen dituzten gasak gutxitzeko euro-4 araua urriaren 1ean jarriko da martxan. Ordutik aurrera matrikulatzen diren kamioi berriek agindua bete eta gutxiago kutsatu beharko dute. Hori lortzeko kamioietan jarri behar diren sistema berriek ibilgailuak garestitu egin ditu. 2009an indarrean izango den euro 5 araua zorrotzagoa da eta kanporatutako gasek oraindik garbiagoak izan beharko dute.

Alemaniako garraiolari askok euro 4 eta euro 5 aginduak betetzen dituzten kamioiak erosten dituzte, arauak indarrean izan aurretik ere, Alemanian bidesariak kamioi ekologikoak erabiltzen dituzte- nentzat askoz merkeagoak direlako.

Hemen, aldiz, arauak martxan jarri aurretik aldatzen ari dira kamioiak, gero garestiagoak izango direlako. Alderantziz izan beharko litzateke, baina gutxiago kutsatzea garestiagoa da eta ibilgailu berriek 6.000 euro inguru gehiago balio dute kutsakorragoak diren aurreko modeloek baino.

Ibilgailuak gero eta hobeak izanik, gero eta gutxiago kutsatzen duten arren, gero eta errepide gehiago eraikitzen da. Autoak gero eta gehiago erabiltzeaz gain, gero eta indartsuagoak dira eta garraioa ere gero eta ugariagoa. Garraio publikoarena baino pribatuaren erabileraren aldeko joera argia da.

Administrazioek errepideen alternatibarik ez dute eskaintzen. Auto pilaketei errepide berriak eginez erantzuten zaie eta horrek behin eta berriro emaitza berbera dakar, hau da, auto eta kamioiak garbiagoak izan arren, ugaritzen ari direnez gero, kutsadurak eta errepideetako arazoek ez dute konponbiderik.

Egia esan, garraiolariak gero eta aukera gutxiago du bere norabidea erabakitzeko. Agindutakoa garraiatzen du, agindutako tokitik agindutako tokira eta agindutako ordurako. Takografoak agindutako orduetan gidatuko du, GPSk agindutako ibilbidetik. Eta atsedena ere, takografoak agindutakoan hartuko du. Egun, ez dauka arnasa hartzeko ia betarik eta betidanik, garraiolarien ezaugarri izan den askatasuna galdu du. Beste hainbat faktoreen menpe da. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los procesados inician mañana un ayuno de tres días para exigir la paralización del juicio
Euskal Herria
La dirección de EA sigue dividida sobre la reedición de la coalición con el PNV
Euskal Herria
¿Ser o no ser?, una gran decisión para el XX aniversario del partido
Jendartea
En Mutriku, la acuicultura sí tiene quien la quiera
Kultura
«Tengo 80 años; el interés por mi obra llega, la verdad, un poco tarde»
Mundua
Exodo, evacuación y bombardeos israelíes masivos contra Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss