GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-07-16
Iñaki Azkarate eta Olatz Urrutibeaskoa - Errenteria eta Hernaniko Udaletako Ingurumen-Teknikariak
Landarbaso eta garapen eredua

Sakoneko eztabaida:Gure ustetan sakoneko eztabaida ez da errausketa-planta Landarbason bertan eraiki behar den ala ez, nahiz eta hori izan gaur egun hiritar askoren zilegizko kezka. Zorionez, eztabaida honek balio izan du gizarteak jabetzeko arazo handiak dituela berak etengabe sortzen dituen hondakinak kudeatzeko. Aldiz, eztabaida kokatu beharko litzateke egungo garapen-ereduan: kontsumo-maila ikaragarriak, eskualderako aurrikusita dauden lurzoru-okupazio handiak, garraio-eredu irrazionala, neurririk gabeko hazkuntza ekonomikoa,...

Administraziotik hasi gara somatzen gure gizartean badaudela oinarri sozio-ekonomiko hauek berraztertu eta aldatuko dituen agertoki berri batetara joateko baldintzak. Eta aurrerapen eta pausu guztiak norabide horretan eman behar dira. Orain erabaki politiko ausartak behar ditugu, gizartearen gehiengoaren babesa jasoko dutela ziur gaude eta. Bitartean garapen iraunkorraz ezin baita hitzegin. Horrela, hondakinen kudeaketa arazo hauen adierazpen bat besterik ez da.

Era berean, zaborraren zati organikoaren kudeaketarako irtenbideen artean, errauste-sistemaz gain, badira hondakinen balorazio energetikoa biometanizazioaren bidez, konpostajea, biolehorketa,... Errausketa onarpen sozialerako arazo handiak dituela errealitate bat izanik, gaur egun mahai gainean badira bi proposamen hiri-hondakinak kudeatzeko Gipuzkoan: erakunde publikoek onartu dugun GHHKPO-PIGRUG (Gipuzkoako Hiri-Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra) delako egitasmoan jasotzen dena eta Errausketaren Aurkako Plataformek aurkeztutakoa. Erakundeok alderatu behar ditugu eta bakoitzeko egokiena aukeratu, benetako gizarte-eztabaida baten ondoren.

Bitartean, gure ustez San Markoko zabortegiaren 2006eko bapateko itxiera ez da agian erabaki zuzena izan, oraindik urte batzutako tokia duelako, hondakinen kudeaketan hutsune handiak ekarriko dituelarik.

Proposamenak:- Ezarri neurri zuzenak hondakinen sorrera gutxitzeko

- Prestigioa eman produktuen berrerabilpenari eta gutxiago kontsumitzeari, herri -kanpainak antolatzen

- Desprestigiatu kontsumo-maila altuak, egoera honen erantzuleetakoa

- Jaitsi hazkuntza ekonomikoaren erritmoak

- Bultzatu partehartze eta gizarte-eztabaidarako prozesu sakonak: Tokiko Agenda 21eko Aholku-Batzordeak,...

- Ezarri lur-okupazio berrien inguruko moratoria bat, garraio eta eraikuntza arloetan desazelerazioak bideratuz

Erabakia: Epe ertainera garatu beharreko proposamen horien inguruan erabakiak hartzeko, beharrezkoa da eragile politiko eta sozial guztien adostasuna biltzea, eta egungo egoeran hori ez dago bermatuta.

Bitartean, edozein jarduera industriala (errauste-planta, barne) edo beste edozein motatako azpiegitura Landarbaso aldean kokatzeak ez du etorkizunik. Administrazio Publikoek Landarbasorako duten politiken helburuak soilik nekazal jardueretan eta ingurune naturalaren kontserbazioan oinarritu behar dira ezinbestez.

Azkenik, bat egiten dugu Donostiako Udaleko Plan Orokorreko Bulegoak eta beste eragile sozialek Hiri-Planeamenduaren Aurrerakinean egin duten proposamenarekin, hain zuzen, Parke Naturala eta Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL) bezala babestuta dagoen Aiako Harriaren barruan sartzea Landarbaso.

Hau da, Europako aniztasun biologikoa bermatzen duen naturgune babestuen Natura 2000 Sarean sartzea, Aiako Harria eta Oberan bezala, Donostiarako benetako luxuzko etiketa. Eta horrela, etorkizuna ezin hobea Landarbasorako, duela 30.000 urte gure eskualdean eman zen lehen giza-okupazioaren lekukoa. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los procesados inician mañana un ayuno de tres días para exigir la paralización del juicio
Euskal Herria
La dirección de EA sigue dividida sobre la reedición de la coalición con el PNV
Euskal Herria
¿Ser o no ser?, una gran decisión para el XX aniversario del partido
Jendartea
En Mutriku, la acuicultura sí tiene quien la quiera
Kultura
«Tengo 80 años; el interés por mi obra llega, la verdad, un poco tarde»
Mundua
Exodo, evacuación y bombardeos israelíes masivos contra Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss