GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-16
Lopez: «Prest nago PPrekin harremana apurtzeko»
·San Gilen alderdiak osaturiko bideoarekin haserre, epaitegietara jotzeko prest agertu da

Miguel Angel Blanco gogora ekartzeko PPk ateratako bideoan, besteak beste, sugea eta arrosa batzen dituen irudia agertzen da. Hori ikusita, PPrekin harremanak apurtzeko prest dagoela esan zuen atzo PSEko buru Patxi Lopezek, haserre samar. «Alderdiaren ohorea defendatzeko» epaitegietara jotzeko ere prest agertu zen.

BILBO

PPren eta PSOEren arteko ika-mikak aurrera jarraitzen du. Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak harremana apurtzeko mehatxua egin zuen atzo, eta haren alderdiaren ohorea defendatzeko auzitara jotzeko ere prest agertu zen. Miguel Angel Blanco gogora ekartzeko PPk argitaratutako bideo batean, besteak beste, sugea eta arrosa batzen dira, ETA eta PSOE irudikatuz, eta horren aurrean haserrea agertu zuen Lopezek.

«Traidore izatea leporatu digute, terroristen aurrean amore eman izanaz tribunaletara eraman gaituzte, Franco eta Hitlerrekin konparatu gaituzte, eta, orain, EAEko web orrian bideo bat jarri dute non jasanezinak diren beste irainen artean, gure sinboloa, arrosa, ETAren sugearekin batzen duten. Ez nago prest horrelako gehiago jasateko», ohartarazi zuen Lopezek, Bilboko PSEren 120. urteurrena ospatzeko Bizkaiko hiriburuan egindako ekitaldian.

PPren jarrera «lotsagarritzat» jo zuen, eta Mariano Rajoy presidente duen alderdia «duintasunaren muga guztiak» gainditzen ari dela ziurtatu zuen. Izan ere, PPren helburua PSOEren Gobernua amaitzea dela adierazi zuen Lopezek. «Inor ez dezatela engainatu, PPren helburua ez baita Zu- zenbideko Estatua edota Konstituzioa defendatzea; haren helburua PSOEren Gobernua amaitzea da, eta ondorioak bost axola zaizkio, bakerako bideak porrot egitea bada ere», nabarmendu zuen.

Hala ere, aurrera egingo dutela agertu zuen Lopezek. «Egiten dugun guztiak bakea eta askatasuna lortzea du helburu, eta bide horretatik jarraituko dugu», ziurtatu zuen.

PP: «Autokritika egin dezatela»

Bestalde, EAEko PPko idazkari nagusi Carmelo Barriok «autokritika» egiteko esanez erantzun zion PSEko buruak agertutako haserreari. «Haiek dira ETA-Batasunarekin negoziatzea erabaki dutenak, guk errealitatea eta PSOEren lanaren gure ikuspuntu kritikoa erakutsi dugu, besterik ez. Gure ardura da hori», gaineratu zuen.

Sugea eta arrosa batzen dituen irudiak «ezker abertzalearen estrategiak PSOE zelan kiribildu duen» erakusten duela azaldu zuen Barriok eta, horren erabilera justifikatzeko irudia GARAn argitaratu zela adierazi zuen. «ETA-Batasunaren alde egiten dutenek margotu zuten biñeta hori, eta arrazoiren bat egongo da horretarako; hau da, PSOEk eta Zapaterok ematen dietenarekin eroso eta pozik daudela», jakinarazi zuen.

Horren haritik, «lasai egoteko» eta PPren kontra ez egiteko eskatu zion Barriok Patxi Lopezi. «ETA-Batasunaren aurrean amore emateak arazoak sortzen badizkie, euren arazoak izango dira, baina ezin digute guri leporatu, haiek baitira terrorismoaren porrotaren alde egotetik terroristekin negoziatzera pasatu direnak», esan zuen.

PSOErekin harremanetan Terrorismoaren Aurkako Itunaren barruan PP «erosoago» sentitzen dela ere onartu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los procesados inician mañana un ayuno de tres días para exigir la paralización del juicio
Euskal Herria
La dirección de EA sigue dividida sobre la reedición de la coalición con el PNV
Euskal Herria
¿Ser o no ser?, una gran decisión para el XX aniversario del partido
Jendartea
En Mutriku, la acuicultura sí tiene quien la quiera
Kultura
«Tengo 80 años; el interés por mi obra llega, la verdad, un poco tarde»
Mundua
Exodo, evacuación y bombardeos israelíes masivos contra Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss