«Balentxi» apaiz abertzale eta euskaltzalea zendu da Donostian
DONOSTIA. Juan Manuel Balentziaga, Balentxi, apaiz abertzale eta euskaltzalea ostiralean hil zen Donostian, bihotzekoak jota. Antza denez, ostiral eguerdian, ohikoa zuen bezala, Nautikora joan zen, igeri egitera. Ordutik desagerturik egon zen, baina atzo goizean haren arropak eta bizikleta han zeuden oraindik. Agentziek herenegun emandako informazioaren arabera, ostiralean, eguerdi aldera, gizon bat bihotzekoak jota hil zen Kontxako hondartzan zegoela. Hil zen unean, Alde Zaharreko apaizak ez zeraman dokumenturik gainean, eta atzo arte ez zuten nor zen jakiterik izan. Balentxi aski ezaguna zen hainbat alorretan eginiko lanagatik; esaterako, presoen eskubideen alde.
|