GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-16
Alondegia ez pribatizatzeko eskatu dute Lizartzan
Hainbat elkartek eta herritarrek eratutako Alondegia Udaletxe Zaharra Bizirik plataformak Lizartzako alkate Joseba Egibarrek herri jabetzakoa den eta urteetan herriko hainbat talderen egoitza izan den eraikina saltzeko asmoa duela salatu zuen. Dagoeneko argia, ura eta gasa moztu dituela jakinarazi zuten, «herritarren iritziari muzin eginda».

LIZARTZA

Alondegia etxearen izaera publikoa aldarrikatze aldera, eratu berri den Alondegia Udaletxe Zaharra Bizirik platafor- mak agerraldia egin zuen atzo.

Otsolar dantza taldeak, gaztetxeak, Otsabio kirol elkarteak, Axurdario herri plataformak, Batasunak eta herriko hainbat herritarrek osatutako plataformak herriko alkate Joseba Egibarren jarrera salatu zuen. Haien esanetan, alkatearen asmoa Alondegia etxebizitzak egiteko saltzea da. «Ez da inongo logikan sartzen herriaren ondare historiko bat une honetan etxebizitzak egiteko salmentan jartzea, eta gutxiago herritarrok gure dinamikarako behar dugunean», azaldu zuten; izan ere, herriko udaletxea, eskola zein farmazia hartu zituen eraikinean hainbat ekintza egin izan dituzte. Hala, hainbat urtetan AEK-ko barnetegiak egin izan direla, herriko ludoteka hartu duela edota egun kirol taldea bertan biltzen dela gogorarazi zuten.

Hori horrela, eta arau subsidiarioen azterketan 100 etxebizitza baino gehiago eraikitzea aurreikusten denez, egoera ulergaitz egiten zaie, eta herritarren betebeharretarako, herriko dinamikari lagundu eta eusteko ezinbesteko jotzen dute eraikin horren izaera publikoari eustea.

Iazko udazkenean Axurdario herri plataformak ­hauteskundeetan zazpi zinegotzietatik bost lortu zituena­ barnetegiko eraispena gelditzeko exijitu zion Udalari, eta horretarako idatzi bat egin zuen eta udaletxera bidali.

«Aurreko legealdikoen ideia dela argudiatzen du, baina orduan orain ez bezala ez zegoen ehun etxebizitzatik gora egiteko asmorik. Gainera, orduan bertan etxebizitzak egiteko aukera aztertu bazen ere, ez zen inolako erabakirik hartu», erantzun zuten plataformako kideek, behin baino gehiagotan eskatu badiote ere, Egibarrek eurekin biltzeari uko egiten diola salatzearekin batera.

«Probokaziora jo»

Aldean «probokaziora jo» duela salatu zuten. «Altzariak kendu eta gasa, argindarra eta ura moztu ditu. Gainera, orain dela aste pare bat AEK-k Alondegia eskatu berri du, baina Udalak ezin dela erabili erantzun dio», azaldu zuten.

Hori guztia salatzeko Gipuzkoako Foru Aldundira ere jo dute. «Txosten osoa bere eskuetan du; Egibarrek zer jokabide duen oso garbi adierazten du, eta herri ondasunen gaineko zaintza eta ardura duen heinean hondamenak galarazteko eskatzen du». Era berean, Alondegia saltzeko izapideren baten berri izanez gero, baztertzeko exijitu diote. «Haiek ere ez digute inolako erantzunik eman, itsu gor eta mutu daude», salatu zuten, halaber.

«Alondegiak eraberritze prozesu bat behar du, eta ez betiko kondenatu nahi dutenen ekintza maltzurra», adierazi zuten, amaitzeko.

Esandakoa betetzeko eskaera

Alondegia Udaletxe Zaharra Bizirik plataformak Egibarri agindutakoa betetzeko eskatu zion. Apartheid politikoaren ondorioz alkatetza hartu zuen, baina herri aldizkari batean adierazi zuen erabakiak «proportzioan» hartuko zituela. Horixe gogorarazi zuten atzo. Hori dela-eta, salatu zuten Alondegiaren kasuan ez dela hitza betetzen ari, «Axurdario herri plataforma eta herritarren gehiengoa aurka baitago». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los procesados inician mañana un ayuno de tres días para exigir la paralización del juicio
Euskal Herria
La dirección de EA sigue dividida sobre la reedición de la coalición con el PNV
Euskal Herria
¿Ser o no ser?, una gran decisión para el XX aniversario del partido
Jendartea
En Mutriku, la acuicultura sí tiene quien la quiera
Kultura
«Tengo 80 años; el interés por mi obra llega, la verdad, un poco tarde»
Mundua
Exodo, evacuación y bombardeos israelíes masivos contra Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss