GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-16
MARKINAKO KARMEN JAIAK
Giro bikaina Markinako herri bazkari jendetsuan
Herri bazkari jendetsuak izan zuen protagonismo nagusia atzo. Izan ere, kasik 2.500 pertsona bildu ziren zelaian elkarrekin bazkaltzeko. Askok janaria etxetik eraman zuten, baina han bertan prestatu zuenik ere izan zen. Giro bikainean bazkaldu ostean, Cubelles talde kataluniarrak egindako antzerki saioaz gozatu zuten.

MARKINA

Eguraldi sargoritsuak ez zituen markinarrak kikildu, herri erdia baino gehiago bildu baitzen markinarren artean ospe handia duen herri bazkarian. Iazko zifrak errepikatu eta kasik 2.500 lagun joan ziren hitzordura.

Karmen jaietan egiten duten herri bazkaria urteroko ezinbesteko zita bihurtu da, markinarrek gehien estimatzen duten eguna izateraino. Adin guztietako jendea joan zen zelaian bazkaltzera. Bertan aspaldi elkarrekin egoteko beta ez duten koadrila eta lagun asko biltzen baitira, giro atseginean eguna pasatzeko.

Horrez gain, etxean ez daudenak gogora ekartzeko aukera ere ematen du herri bazkariak. Umorerako parada ere badago, hainbat koadrilak egiten dituzten playback ikuskizunekin. Batek baino gehiagok dohain artistikoak erakusteko parada izan zuen atzo. Herri bazkaria Markinako zelaian egiten dute, eta parte hartzaile gehienek etxetik eramaten dituzte euren paellak, nahiz eta bertan prestatzera ausartzen denik ere baden.

Aurten, gainera, berritasun nabarmena izan zuten. Izan ere, markinarrek Kataluniatik etorritako Cubelles antzerki taldearen ikuskizunaz gozatu zuten. Bazkarian sabela bete, barre egin, eta antzerkiarekin gozatu ostean, asko izan ziren txosnetara joan zirenak, eta gauean rock kontzertua ikusi eta entzun zutenak.

Hala ere, Karmen jaiek ez dute etenik, eta gaurko ere ekintza ugari prestatu dituzte, besteak beste, Zerutzo dantza taldearen aurreskua edota Uhagon kultur elkartean egingo duten bertso saioa. Bertan Mañukorta, Etxahun Lekue, Amets Arzallus eta Sustrai Colina izango dira.

Bestalde, kirolzaleek Bizkaiko Herri Kirol Txapelketan eta zesta partidan izango dute hitzordua.



Bihar, umeak protagonista
B.Z

MARKINA

Bihar umeen eguna izango da Markinako jaietan, eta txikienak festetako protagonista nagusi bihurtuko dira. Izan ere, umeentzako jarduera ugari prestatu dituzte, goizean Markina-Xemeingo Trikitixa-Eskolarekin kalejira eta erraldoiak, buruhandiak eta txistulariak egongo dira. Kirolean ere euren tokitxoa izango dute, eskola arteko zesta txapelketarekin. Bestalde, egun osoan haur parkea egongo da, bertan txikienek kartak, zezen mekanikoa, txirrista edo gargantua puzgarria, puzgarri handia edota pultso estelarra izango dituzte. Horrez gain, haurrek “Betizuak izar artean” ikuskizunaz gozatuko dute.

Egitaraua

Domeka 16

09.30: Txistularien kalejira.

10.30: Markina-Xemeingo bandaren kalejira.

11.00: Meza nagusia

12.00: Aurreskua (Zerutxu dantza taldea).

12.30: Markina-Xemeingo bandaren kontzertua.

13.30: Markina-Xemeingo Musika- Eskolaren kontzertua.

17.00: Bertso-Saioa. Uhagon kultur- elkartean: Mañukorta, Etxahun Lekue, Amets Arza- llus eta Sustrai Colinarekin.

18.00: Herri kirolak. Iparraldeko jo koen, aizkolarien eta herri ja- sotzaileen txapelketa.

23.15: Callejonada Mexiko Lindo mariatxiekin.

24.00: Su-artifizialak eta ondoren dantzaldia Mexiko Lindo mariatxiekin zelaian.

Astelehena 17

09.30: Txistularien kalejira.

11.00: Markina-Xemeingo trikikiti xa-eskolaren kalejira.

11.30: Erraldoiak, buruhandiak eta txistulariak kalez kale ibiliko dira.

12.00: Zestako pilota partidak, es ko- la arteko finalak.

17.00: Briska eta Mus Txapelketa.

22.30: ”De capa y espada” ikuskizu- na Samarkanda taldearen es- kutik.

24.00: Hau Dok Hau txarangaren kalejira eta Alarabiri agurra.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los procesados inician mañana un ayuno de tres días para exigir la paralización del juicio
Euskal Herria
La dirección de EA sigue dividida sobre la reedición de la coalición con el PNV
Euskal Herria
¿Ser o no ser?, una gran decisión para el XX aniversario del partido
Jendartea
En Mutriku, la acuicultura sí tiene quien la quiera
Kultura
«Tengo 80 años; el interés por mi obra llega, la verdad, un poco tarde»
Mundua
Exodo, evacuación y bombardeos israelíes masivos contra Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss