GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-16
Dantza aniztasuna izango du ezaugarri aurten Biarrizko Maitaldia jaialdiak
Euskal dantzak, dantza klasikoa eta garaikidea, hip-hopa eta beste ikusgarri asko izango dira Biarritzen irailaren 8tik 17ra iraganen den Maitaldia jaialdian. Hamar egunez, hogeita bat dantza konpainia, hots, 500 bat artista azalduko dira bertan. Erakusketa, hitzaldi, dantzaldi eta beste hitzordu ugari finkatu dituzte antolatzaileek.

BIARRITZ

Irailaren 8an hasi eta 17ra arte izango da aurtengo Biarrizko Maitaldia jaialdia. Hamaseigarren edizioa izango da, eta aurten nazioartean agertzen den dantzaren aniztasuna agerian jarri nahi izan du Biarritz Kultura erakundeak.

Filgi Claveriek jaialdiaren antolaketa bere gain hartu zuenetik jaialdia hamar egunera mugatzea erabaki bazuten ere, egitarau sendoa plazaratuko dute aurten ere.

500 artista aldizkatuz joanen dira, beraz, Biarrizko agertokietan hamar egun horietan, eta ordu oro hip-hopa, euskal dantza, dantza klasikoa, garaikidea eta beste hainbat ikusgarri preziatzeko aukera izanen dute ikusleek. «Hiru kontinentetatik etorritako hogeita bat konpainia azalduko dira jaialdian», esan du Claveriek. Latinoamerika, Afrika eta Europa hegoaldea izanen dira ordezkatuak hamar eguneko jaialdi horretan. Hitzordu nagusien artean, Rotterdamgo Scapino Ballet, Brasilgo Sociedade Masculina konpainia, Antonio Gades taldea eta Israel Galvan konpainia, Esloveniako SNG-Maribor Ballet konpainia edo Kukai eta Tanttaka taldearen elkarlana nabarmendu ditu zuzendari artistikoak.

Izan ere, Gasteizko Gobernuarekin bultzaturiko partaidetzari esker euskal dantzaren aldeko plataformako hiru ikusgarri azalduko dituzte, Blanca Arrieta eta Idoia eta Asier Zabaleta koreografoen azken lanak, hain zuzen; aste honetan Donostiako Antzerki Ferian eskaini dituzte. Arrietaren konpainiak euskal koreografoaren “Efecto mariposa” eta John Scott-en “Silvery Snot” emango ditu. Idoia Zabaletaren “Dueto” ere ikusi ahal izango da, Asier Zabaletaren “Look” piezarekin batera.

Besta hainbat ekitaldi ere iragarri dituzte. Urteroko saio publikoekin, gauean dantzaldiak izanen dira. Tartean lantegiak, hitzaldiak eta dokumental proiekzioak antolatu dituzte. Dantza gai nagusitzat duen Monette Loza eskultorearen obrak ikusgai izanen dira Gare du Midi aretoan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los procesados inician mañana un ayuno de tres días para exigir la paralización del juicio
Euskal Herria
La dirección de EA sigue dividida sobre la reedición de la coalición con el PNV
Euskal Herria
¿Ser o no ser?, una gran decisión para el XX aniversario del partido
Jendartea
En Mutriku, la acuicultura sí tiene quien la quiera
Kultura
«Tengo 80 años; el interés por mi obra llega, la verdad, un poco tarde»
Mundua
Exodo, evacuación y bombardeos israelíes masivos contra Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss