GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-16
Putinen eta Bushen arteko tirabirak, G-8an agerian
·Ez dute akordiorik lortu Errusia Munduko Merkataritza Antolakundean (MMA) sartzeko

George Bush (AEB) eta Vladimir Putin (Errusia) auzi batzuk lotzen saiatu ziren munduko herrialde industrializatuenen goi bilera hasi aurretik. Harreman onaren itxura ematen saiatu ziren arren, desadostasunak agerian ziren. Ekialde Hurbila, eta Ipar Korearen eta Iranen kontrako isunak kasu.

SAN PETERSBURGO

Munduko zazpi herrialderik industrializatuenen eta Errusiaren arteko urteroko bilera, G-8ko goi bilera, atzo ilunaba- rrean hasi zen ofizialki. Japoniako, Estatu frantseseko, Britainia Handiko, Alemaniako, AEBetako, Italiako eta Kanadako agintariak San Petersburgo hirian daude dagoeneko. George W. Bush AEBetako presidentea ostiralean iritsi zen. Bilera hasi aurretik gai batzuk lotu nahi zituen Vladimir Putin errusiarrarekin, azken boladan izan duten harreman hotza epeltzeko asmoz.

Putinek eta Bushek atzo goizean egindako batzarrean Ekialde Hurbileko egoera larriaz berba egin zuten. Horrez gain, «terrorismo nuklearra» eta Munduko Merkataritza Antolakundean (MMA) sartzeko Errusiaren hautagaitza izan zuten eztabaidagai.

Harreman onaren itxura ematen saiatu ziren arren, gai askotan iritzi kontrajarriak izaten jarraitzen dute, eta gai batzuetan azaleratu egin ziren. Horren adibide, AEBek ez dutela oraingoz babestuko Errusiaren sarrera MMAn.

AEBek Errusiako demokrazian ikusten dituzten hutsuneak direla-eta, bien artean tirabirak sortu ziren. Errusiako giza eskubideen defentsak atzerapausoak eman dituela salatu izan du maiz Bushek. Putinek ez ditu kritika horiek batere ondo hartu, eta AEBek Iraken ezarri duten «demokrazia» mota Errusiarentzat nahi ez dutela erantzun zuen. Errusia Iraken esku hartzearen aurkari sutsua izan da hasieratik. Tentsioa baretzeko, Bushek Putin goraipatu zuen: «Gizon indartsua da, entzuteko prest dago, baina ez du nahi bere Gobernua zelan kudeatu behar duen esaterik».

«Terrorismoaren» kontrako borrokan, ostera, ados jarri ziren. «Terroristek gai nuklearrak lortu eta erabiltzearen kontrako borrokan konpromisoa hartu dugu», jakinarazi zuen Putinek.

Energia nuklearra

Energia nuklearrari buruz ere akordioa lortu zuten Putinek eta Bushek. Energiaren hornikuntza bermatzeko herrialde guztiek energia atomikoa erabiltzeko eskubidea izatea hobetsi zuten. Dena dela, «guztien» horretan, Bushen arabera, berekin bat egiten duten gobernuak dituzten herrialdeak dira. Ez da, beraz, Ipar Korea eta Irango kasua. Horiek dituzten programa nuklearrak ez ditu Bushek gustuko, eta Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordean isunak jartzeko kanpainarekin jarraituko du San Petersburgon. Errusia, hain zuzen, bi herrialdeoi isunak jartzearen kontra dago, eta horrek AEBetako presidentea biziki haserretzen du.



Las promesas del año pasado han caído en saco roto
GARA

SAN PETERSBURGO

Las autoridades rusas no quieren que se oigan las voces críticas de las ONG y grupos antiglobalización. Aunque con el socorrido argumento de la seguridad, han limitado el derecho a manifestarse en San Petersburgo mientras dure la cumbre del G-8. Sólo les permiten protestar en el estadio Kídov, que el Ayuntamiento de la ciudad ha cedido a los activistas para que se alojen.

Los centenares de activistas que han conseguido superar los estrictos controles y llegar hasta la ciudad, sin embargo, desafiaron el veto y llevaron a cabo su protesta en la céntrica sala de conciertos Oktiabrski. Un millar de policías antidisturbios cargó contra los activistas, que intentaron cortar el tráfico, y detuvo a una veintena de personas.

Por otra parte, la agencia de ayuda humanitaria Oxfam denunció ayer que los compromisos para aliviar la pobreza en Africa, tema estrella del G-8 el año pasado en Geneagles (Escocia), no se han cumplido. Oxfam recordó que no se ha avanzado en las promesas de duplicar la ayuda al continente para 2010 y tampoco se ha cumplido con el plan de condonar la deuda a los países más endeudados.

Además, lamentó que las iniciativas sobre educación y los programas combatir la malaria y el sida no hayan contado con los fondos necesarios.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los procesados inician mañana un ayuno de tres días para exigir la paralización del juicio
Euskal Herria
La dirección de EA sigue dividida sobre la reedición de la coalición con el PNV
Euskal Herria
¿Ser o no ser?, una gran decisión para el XX aniversario del partido
Jendartea
En Mutriku, la acuicultura sí tiene quien la quiera
Kultura
«Tengo 80 años; el interés por mi obra llega, la verdad, un poco tarde»
Mundua
Exodo, evacuación y bombardeos israelíes masivos contra Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss