GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-16
- Berezkoak
Kintze bateko aldearekin, baina Karrikart eta Ducassou finalera

KARRIKART - DUCASSOU 40
DUHAU - OLAIZOLA 39

KANBO

Karrikartek eta Duhauk Torneoko finala jokatzeko txartela lortu zuten herenegun gauean, Duhau eta Olaizola kintze bakar batez menderatuta.

Partida bikaina ikusi ahal izan zen Kanboko trinketean, eta azkenean zorterik handiena izan zuen bikoak lortu zuen aurrera egitea. Final-laurdenetan 39-38 galtzen aritu eta gero irabazi egin zuten tanto batez Duhauk eta Olaizolak, baina finalerdietan alderantzizkoa gertatu zitzaien, 38-39 aurreratu baitziren, baina final-laurdenetako zorterik ez zuten izan.

Karrikart eta Ducassou oso ongi hasi ziren, eta hamar kintzeko aldea ere izan zuten alde, baina 16-16 berdindu ostean, Duhau eta Olaizolaren txanda izan zen, eta 19-26 aurreratu ziren. Hortik aurrera, alderik ez zen izan markagailuan, eta berdinketak, berriz, dezente.

Partidako azken txanpara, ordea, Duhau eta Olaizola heldu ziren ongien, 38-39 aurretik, baina ez zuten asmatu. Karrikartek eta Olaizolak azkeneko berdinketa lortu zuten, eta gero Ducassouk pilota sarean sartuta eman zion partidari amaiera. Beste finalerdia datorren ostegun gauean jokatuko da. Alde batetik, Agirre eta Dermit izango dira, eta bestetik Hegiapal eta Maite.

Arrangoitzeko finala

Arrangoitzen, gaur, 11.00etan hasita, Hoberenak Torneoko finala jokatuko dute. Ezkurra I.a eta Ozafrain Ibarrola eta Kurutxariren aurka neurtuko dira. Norgehiagoka estua iragartzen da, eta ez dago faborito garbirik. Bi bikoak ezustea emanda sartu dira finalean, Torneoa aurkeztu zen egunean inork ez baitzuen uste finala hori izango zenik.

Bi bikoak oso ongi aritu ziren finalerdietan, eta ikusi egin beharko da gaur horrela aritzen diren. Sakeak garrantzi handia izango du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los procesados inician mañana un ayuno de tres días para exigir la paralización del juicio
Euskal Herria
La dirección de EA sigue dividida sobre la reedición de la coalición con el PNV
Euskal Herria
¿Ser o no ser?, una gran decisión para el XX aniversario del partido
Jendartea
En Mutriku, la acuicultura sí tiene quien la quiera
Kultura
«Tengo 80 años; el interés por mi obra llega, la verdad, un poco tarde»
Mundua
Exodo, evacuación y bombardeos israelíes masivos contra Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss