- Sokatira
Goiherrik gero eta gertuago dauka txapela
DONOSTIA
Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako 600 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zuten atzo Lasturren, eta Goiherrik irabazi zuen, lehen jardunaldian egin zuen bezalaxe. Garaipen horri esker, pisu horretako txapela gero eta gertuago dauka.Nuarbe izan zen atzo bigarren. Lehen saioan hirugarren
izan zen, eta atzo ordukoa apur bat konpondu egin zuen. Txapela lortzea oso
zaila izango du, baina bigarren postua egoki dauka. Areso, Gaztedi A, Mutriku,
Goiherri B eta Gaztedi B izan ziren Goiherri A eta Nuarberen atzetik sailkatu
ziren taldeak.
|