- Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga
Floren Nazabalen lehenengo saioa izango da
DONOSTIA
Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako hirugarren norgehiagoka izango da gaur Zornotzan, 13.30etik aurrera. Bertan honako aizkolari hauek hartuko dute parte: Floren Nazabal, Anjel Arrospide eta Miel Mindegia.Aizkolariek hainbat proba egingo dituzte, eta proba horien arabera banatuko dira puntuak. Punturik gehien batzen dituen aizkolariak irabaziko du. Gaurkoa izango da lehiaketa honetan lehenengo jardunaldia Floren Nazabalentzat, orain arte jokatu diren bi probetan ez baitu parte hartu. Hura izango da garaipena lortzeko faborito nagusia. Hala ere, kontuz ibili beharko du beste bi aizkolariekin. Arrospide da, gainera, sailkapen nagusiko lehenengoa, eta gaurkoan postu horri eutsi nahiko dio. Lehiaketa honetan egiten diren probak oso egokiak dira bi aizkolari beteranoentzat.
|