LEITZA 22
RETEGI BI 13
Pilotakadak: 267. Iraupena: 47. Jokoaren iraupena:
13:14. Markagailua: 3-0, 6-3, 14-3, 14-6, 18-6, 19-8, 20-11, 22-13. Sakez: 9
Leitzak eta bat ere ez Retegi Bik.
U.A.
DONOSTIA
Iñigo Leitza da Asegarcek antolatutako Sanferminetako Lau eta Erdiko Torneoko txapeldun berria, ostiral gauean Iruñeko Labriten jokatutako finalean Julen Retegi 22-13 mendean hartu eta gero.
Lemoako aurrelaria une gozoa bizitzen ari da. Izan ere, Buruz Buruko Txapelketan lan bikaina egin eta gero, bere enpresak antolatutako jaialdietan ere maila ona eman du, eta herenegun lan hori titulu batekin biribildu zuen.
Bizkaitarrak Esain nahiko erraz kanporatu zuen finalerdietan (22-15). Beste hainbeste egin zuen berean Retegi Bik, Arretxe II.a 22-13 mendean hartuta.
Finalean lemoarra zen hogeita bira iristeko faborito nagusia, eta hark ez zuen hutsik egin. Neurketa hasi zenetik aurkaria baino gehiago zela erakutsi zuen; Julen Retegi kantxaren alde batetik bestera mugiarazi zuen eta tantoa amaitzerakoan ondo moldatu zen. Horrez gain, bederatzi tanto egin zituen sakez lemoaztarrak, eta halakoetan zaila da markagailuari buelta ematea.