GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-07-17
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Sensurak

Madrilen gure proiektua izan zen Ezpala aldizkaria epaitu dute azken egun hauetan. Euskal Herri desberdinetatik lan egiteko nahikeria zuen ekiparen izenean Inaki zen erantzule. Horregatik presondegiratu zuten, ez zen lehen aldia, Inaki, Bertold Brechtek aipatzen dituen bizi guzian borrokatzen diren baitezpadakoak diren horietakoa baita. Oso proiektu umila zen Ezpala, gure gogoan, gure arteko harremanetan aztarna utzi duen esperientzia. Hetsi ziguten baina harro gara egindako lanaz. Telebistako produktore batek esan zidan Francoren garaiko sensura itzela zela, haren haurrek ez zutela ulertzen geroztik zer nolako aldaketa izan zen, haiek sensurak jarraitu zuela pentsatzen baitzuten. Ez ditut, zorionez,garai horiek ezagutu. Urte haietan hegoaldeko bisitariek muga pasatzen zutelarik harrigarria atxematen zuten ikurrina zernahi tokitan ikustea, haien aldean jendea presondegiratzen baitzuten ikurrina ateratzeagatik. Ez zen hemen sensura bortitzik, gure burasoek euskarak ez zuela deusendako balio ikasi zuten, ez zen euskaraz karrikan egitea debekatzen, familien barnetan gazteei errepikatzen zieten ez zuela balio ikastea, auto sensura ikasi genuen. Karriketan ez zuten euskarazko seinalerik debekatzen, ez ziren behar eta kitto.

Paraleloen egitea gauza errexa izaten da eta arriskutsua zonbait aldiz, baina iduritzen zait mugako bi aldeetan garai haietako teknika berek jarraitzen dutela. Egin, Egin Irratia, Euskaldunon Egunkaria Ezpala hetsi, partaideak atxilotu, torturatu eta presondegiratu. Ez dago aldaketarik, sensura ez da fina. Baina, horrek izigarrizko indar metaketa sortu du, nahiz eta nekadura ere nabaritu. Gure aldean, aldiz, ikurrinak karrikan jarraitzen du, euskarak oso gutti. Ez dute horregatik inor presondegiratu, ukatzen dute eta kitto. Jean Marie Leblancek, Jean Marc Brissonekin euskararen tokia babestuko zutela agindu zuten, konkretuki, denak eskaini diguten miseriaren lekukoak izan gara. Gizarteak ez du erreakzionatzen, bakoitza duen arduradun postutik ez baita oraindik prest agintariekin buruz buru gaia aintzinarazteko, nahita nahiezko eskubide gisaren aurkezteko. Guttiengoa garela, seguraski gehiengoaren nahietara makurtu behar dugula barneratzea nahi lukete. Tourra pasatu den tokietan sekulako pintadak eginak izan dira, presoen aldekoak, ETAren aldekoak, ibilbide guzia grabatzen ibili den helikopteroan zegoen kamararentzat eginak. Haatik, haien irudirik ez da telebistatik agertu. Sekuentzia perbertsorik ez dute erakutsi. Horrek, irudien kontrola, publikoari eman nahi zaion gogoeta mailaren intenzionalitatea aintzin ikustea eskatzen du. Hori al da kasualitatea? Ez al da orai arte zaindu duten sensura softa? -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Nasralah afirma que Hizbula continuará con la resistencia y que «sorprenderá» a Israel
Jendartea
Itsasoan lehen, kaian orain
Jendartea
El TAV no es bienvenido en Urbina
Jendartea
Elizondo garaile Baztandarren Biltzarreko desfilean
Kirolak
Arazoak arazo, Oriok TKE denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu du
Mundua
La artillería israelí está arrasando literalmente el sur de Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss