GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-17
Arazoak arazo, Oriok TKE denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu du
·Tosta bateko torlojuarekin arazoak izan ostean, San Nikolas Ama Guadalupekoari nagusitu zitzaion

DONOSTIA

Noizbait gertatu behar zuen. San Miguel Ligako aurreneko hiru estropadak jarraian irabazi eta gero, Hondarribia zen atzo Bermeon jokatutako laugarren proba puntuagarria irabazteko faboritoa. Ama Guadalupekoaren aurkari nagusia Castroko La Marinerak zirudien, baina Oriok ezustean hartu zituen biak, eta Telefonica Bandera etxera eraman zuen, hondarribiarrekiko segundo eta erdiko errentatxoarekin. Hala, gainera, sailkapen nagusiko bosgarren postutik hirugarrenera egin zuen jauzia.

Atzora arte Hondarribia nagusi zen arren, Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) antolatzen duen lehiaketaren parekotasuna nabarmendu da hasiera-hasieratik. Izan ere, ontzi asko daude diferentzia gutxiko tartean goiko aldean sartu zein behekotik irteteko borrokan. Eta atzo teoria horrek are indar handiagoa hartu zuen San Nikolas traineruaren garaipenari esker.

Irabazleek bigarren txandan aritu behar izan zuten, Zarautzekin, Arkoterekin eta Laredorekin batera. Aurretik aritutako Urdaibairen, Pasai Donibaneren, Zumaiaren eta Hondarribiaren erreferentziak bazituen, eta, espero bezala, Ama Guadalupekoak eginikoa izan zen lehen txanda horretako denborarik onena. Beraz, Hondarribiarrena zen hobetu beharreko denbora.

Hondarribiak eta Urdaibaik lehia ikusgarria izan zuten azken luzera arte. Etxekoak aurretik izan ziren hirugarren luzera arte, baina betiere alde handiegirik gabe. Hirugarren ziaboga hartzeko 300 metro faltan gipuzkoarrek aurrea hartu zuten, eta behin maniobra eginda ziztu bizian heldu ziren helmugako balizara. Bou Bizkaia bigarren izan zen, 16 segundora, eta Ligako azken bi sailkatuen arteko lehian, aldiz, Zumaia hiru segundoko aldearekin gailendu zitzaion Pasai Donibane Koxtaperi.

Baliorik gabeko irteera bi

Aipatu bezala, bigarren txandakoek lehenengoen erreferentziak ezagututa ekin zioten lanari. Txanda horren hasiera, hala ere, epaileek birritan geratu zuten bertan behera, bietan gero irabazleak izango zirenen arazoak zirela-eta. Izan ere, lau ontziak lanean zirela Irakoitz Etxeberriak, Orioko patroiak, besoa altxatu zuen, eta epaileek ontziak berriz ere hasierako balizara itzultzeko agindua eman zuten. San Nikolaseko tosta bateko torjolua apurtu egin zen, baina arazoa konpondu ostean berriz ere lanari ekin zioten. Bigarren irteera hori, hala ere, baliorik gabe utzi zuten berriz ere epaileek, Oriok arazoa behar bezala konponduta ez zuelako. Ia ordu laurden behar izan zuten arazoa konpontzeko, baina hirugarrenean lau ontziek lehen ziabogarako bidea hartu zuten. Zarautzek eta Oriok batera egin zituzten aurreneko bi luze eta erdiak, baina Enbatak esfortzua ordaintzen amaitu zuen, eta San Nikolas bakarrik geratu zen buruan. Azken luzera Hondarribiaren denbora berean iritsi ziren, eta lan bikaina egin eta gero helmugan segundo bakarrean hobetu zuten hondarribiarren denbora.

Zarautz eta Arkote, biak hogei minutuen azpitik, bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.Laredo, aldiz, azkena izan zen, ia 50 segundora.

Oraindik azken txanda falta zen. Castrok zirudien oriotarren garaipena saihets zezakeen bakarra, baina bi segundo gehiago behar izan zuen ibilbidea burutzeko. Cabo da Cruzekin eta Pedreñarekin lehia polita izan zuten ia estropada guztian, baina azken luzea bakarrik egin zuten eta garaipenetik gertu amaitu zuten. Ondoren Pedreña ­hori ere 20 minutuen azpitik­, Cabo da Cruz eta Mecos iritsi ziren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Nasralah afirma que Hizbula continuará con la resistencia y que «sorprenderá» a Israel
Jendartea
Itsasoan lehen, kaian orain
Jendartea
El TAV no es bienvenido en Urbina
Jendartea
Elizondo garaile Baztandarren Biltzarreko desfilean
Kirolak
Arazoak arazo, Oriok TKE denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu du
Mundua
La artillería israelí está arrasando literalmente el sur de Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss