GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-17
Itsasoan lehen, kaian orain
Itsasertzean, kai bazterrean, non bestela. Gipuzkoako Arrantzale helduek,urtero legez, omenaldia jaso zuten atzo. 390 itsasgizonekzuten Hitzordua aurten. urteak pasatu dituzte itsasoari lotuta, eta, egun ere, kaian denbora asko igarotzen dutela onartzen dute. Ez baita arrantza on bat egin duen ontzi baten porturatzea bainogauza pozgarriagorik eurentzat

Gustura zebiltzan, aspaldiko lagunak ikusi eta batean eta bestean bizitako pasadizoak ahotan hartuta. Sumatzen zuten bai atzo eurak zirela jaiaren protagonistak; begi guztien arretagune. Gipuzkoako Arrantzale Zaharren Omenaldi Eguna orain 79 urte egiten hasi ziren, eta ordutik arrantzaleen zaindariren eguna, Karmen amabirjinarena, 70 urtez gorako arrantzaleentzat huts egin ezinezko zita bilakatu da.

Atzo 390 arrantzale helduk zuten Donostiarako gonbidapena jasoa, guztien ordezkari, mordoska batek jaso zuen gertu-gertutik donostiarren omenaldia.

Goizeko hamaikak aldera egin zieten lehen harrera Donostiako udaletxeko pleno aretoan. Ondoren guztiak Donostiako kaiko San Pedro elizara jo zuten herri meza entzutera. Irteeran topatu zuten omenaldirik goxoena, herriarena; izan ere, eurak atera zain makina bat lagun bildu zen eliza atarian. Han ziren zain dantzariak ere modu honetako ekitaldietan ohikoa den aurreskua dantzatzeko eta euren ibilbidean arkua osatzeko. Agurka igaro ziren asko arkupetik bertaratutako jendeari eskerrak eman nahian-edo; begi gorritu egin ziren, berriz, beste asko, egunero ez da modu horretako txalo zaparradarik jasotzen.

Emozioz gainezka zegoen Mutrikutik bertaratutako Abel Iturrino arrantzale ohia. Lanbide gisa utzi badu ere, oraindik ere arrantza munduari estuki lotua du bizia. Ez da harritzekoa, bederatzi urte baino ez zituenean ekin baitzion arrantzale gisa lan egiteari, eta horretan jardun zuen 61 urte bete zituenera arte. Familiaren tradizioari eutsi baino ez zioten egin hark eta haren anaia eta lehengusuek. Arrantza mundua lanbide gisa utzi zuen egunean pena sentitu omen zuen, eta akaso horregatik, urtebete geroago ontzi batean arrantzale bat falta zela-eta berriz ere itsasoratzea erabaki zuen.

Hala ere, inoiz ere ez zion errespeturik galdu itsasoari. Txiki-txikitatik itsasoari begirunea izaten ikasi baitzuen; izan ere, bere aitonak itsasoan galdu zuen bizia 1900. urtean beste 20 mutrikuarrekin batera. Beldurrak beldur, baina itsasora joan eta harrapaketa on bat egin osteko sentsazioa paregabea dela esan zuen atzo ere.

Horixe bera aipatzen zuen Patri Sagarzazu ondarroarrak. «Ezin azaldu arrantza on bat egin ostean arrantzale batek senti dezakeen piztualdia», esan zuen une gozo haien gogoan. Itsasoak kontrakoak ere ematen badakiela gogorarazi zuen, baina. «Galdutako arrantzaleren baten berri izaten genuenean beldur handia izaten genuen berriz ere itsasora irteteko».

Etxekoak denbora askoan ikusi gabe egotea ere gogorra dela ekarri zuen gogora. «Etxetik kanpo egin behar izaten den denbora da akaso itsasoak duen gauzarik gogorrenetakoa». Horregatik, akaso, arrantzale izateari utzi zionean ez omen zion «batere penarik» eman.

Atzo Donostiara bertaratutako guztien antzera Abelek eta Patrik kai ondoan denbora asko igarotzen dute oraindik ere. «Izugarrizko poza ematen du arrantza on bat egiten duen ontzi bat porturatzen ikusteak», esan zuen Patrik. Horregatik, egun arrantzak duen egoerak goibeltzen dituela onartu zuten biek. «Pena handia ematen du, baina itsasoa egun ez da behar bezala zaintzen», gogorarazi zuen Abelek.

Arrantzaren gorabeherak, batak eta besteak izandako pasadizoak... guztiak astindu zituzten Gaztelubide eta Aitzaki elkarteetan egin zuten bazkariaren ostean, eta berriz ere datorren urterako zita egin zuten. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Nasralah afirma que Hizbula continuará con la resistencia y que «sorprenderá» a Israel
Jendartea
Itsasoan lehen, kaian orain
Jendartea
El TAV no es bienvenido en Urbina
Jendartea
Elizondo garaile Baztandarren Biltzarreko desfilean
Kirolak
Arazoak arazo, Oriok TKE denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu du
Mundua
La artillería israelí está arrasando literalmente el sur de Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss