GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-17
36ko gerrako biktimen aitortza politiko, etiko eta ekonomikoa eskatu du Lakuak
1936ko uztailaren 18ko kolpe militarraren eraginez erbesteratzez, heriotzaz, eta, besteren artean, atxiloketaz jositako ibilbide luzea pairatu zuten euskal herritarrek. Harrezkero 70 urte pasatu dira, eta Lakuak biktimen aitortza zein memoria historikoaren berreskuratzea aldarrikatu ditu adierazpen batean. Atzo ekitaldia egin zuten Bilbon.

BILBO

Javier Madrazo sailburuak gogorarazi zuen 36ko gerran Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik 150.000 herritarrek baino gehiagok atzerrira ihes egin behar izan zutela; beste 13.000 inguruk, aldiz, bizitza galdu zuten, eta 45.000 «justifikaziorik gabe» atxilotu zituzten.

Atzo 1936ko uztailaren 18an jazotako kolpe militarraren 70. urtemuga oroitu zuten Bilbon; Frankismoaren biktimen omenez Dońa Casilda parkean ezarritako Nestor Basterretxearen eskulturaren alboan. Leku zehatz hori hautatu zuen Gasteiz- ko Gobernuak erakunde adierazpen baten bitartez bere gaitzespena agertzeko. Aipatu idatzia uztailaren 11n Gobernu Kontseiluak adostu zuen, Bake eta Elkarbizitzarako Planaren barruan, eta Madrazo arduratu zen hori irakurtzeaz.

Lakuak bere «gaitzespenik gogorrena» nabarmendu zuen, eta kolpe militarraren ondorio latzak gogora ekarri zituen. «Erregimen frankistak sistematikoki, eta 40 urte luzez, milaka eta milaka pertsonaren giza eskubideak urratu zituen», esan, eta zera gaineratu zuen: «Diktadura, berez, tortura basatizko ekintza izan zen».

Ildo horretatik, Gasteizko Gobernuak memoria historikoa berreskuratzeko hartutako konpromisoa nabarmendu zuen Madrazok, eta «Gerra Zibileko ondorioak pairatu zituzten herritarren» aitortza politiko, etiko, sozial eta ekonomikoa ere eskatu zuen. Erakunde, eragile politiko eta sozialei ere «konpromiso aktiboa» galdegin zien memoria historikoaren gainean, haren ustez, hori baita «bide eraginkor bakarra bakean, elkarrizketan, errespetuan, tolerantzian eta elkarbizitza pluralean oinarritutako demokrazia eta askatasun eredu berria sendotzeko». Salamancan dituzten euskal ondasunak itzultzea ere «beharrezkotzat» jotzen dute, Katalunian egin bezalaxe.

Gobernu espainolari eskaera

PSOEko Gobernuari ere egin zion deirik Madrazok. Frankismoaren biktimei erreparatu, artxiboen zaintze eta sarbidea bermatu, giza eskubideen urraketetatik eratorritako ondorioak konpondu zein fosak lokalizatzeko proposamen aktiboak ezarriko dituen Memoria Historikoko lege bat eztabaidara aurkez dezala eskatu zion-eta.

Lakuaren iritziz, etorkizuneko lege horrek Gudan Auzitegi Militarrek ezarri ebazpenen berrikustea, erregimen frankistarekin lotura duten ikurrak ken- tzea, frankismoko biktimen o- menezko ekitaldiak eta Egiaren Komisio edo organo baten sorrera kontuan hartu beharko lituzke, «Guda Zibileko historia eta testigantzak iragartzeko».

Idatzia Zapaterori, Kongresu eta Senatuko buruei eta euskal eragile ugariri igorriko diete. «Gure gertuko iraganari aurre egiteko modua izango da giltza mundu justuago eta hobea sortzeko», esan zuen Madrazok.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Nasralah afirma que Hizbula continuará con la resistencia y que «sorprenderá» a Israel
Jendartea
Itsasoan lehen, kaian orain
Jendartea
El TAV no es bienvenido en Urbina
Jendartea
Elizondo garaile Baztandarren Biltzarreko desfilean
Kirolak
Arazoak arazo, Oriok TKE denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu du
Mundua
La artillería israelí está arrasando literalmente el sur de Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss