Dj AXULAR | Musikaria
�Perkusioa ezinbesteko osagaia da; perkusioa nire odola da�
Axular Arizmendi. Musika elektronikoaren alderik sakonena erakusten saiatzen den euskal musikaria. Disko berriarekin dator. Munduko kulturek eskaintzen dituzten doinuak elkartu ditu. Ez da euskal folkloreaz ahaztu, eta, beti bezala, musika elektronikoaren oinarria erabiltzen du bere mundu partikularrari bizirik eusteko. Ulertzen zaila dirudien arren, emaitza paregabea lortu du. �3.0� da mutrikuarraren hirugarren diskoaren izenburua.
Estilo elektronikoak beste seme bat du. �3.0� da bere izena. Etxeko hirugarren semea da, baina ez azkena.
Zer berri dakar �3.0� diskoak? �3.0� diskoa hamar kantuz osatutako lana da.
Aldaketa handiak dituen lana; batez ere, disko honetan talde bezala gehiago
funtzionatzen dugulako. Orain arte bezala euskal instrumentuak sartu ditugu
euskal kutsua emateko; oraingo honetan trikitia eta alboka erabili ditugu beste
askoren artean.
Zeintzuk dira aldaketa horiek? Orain arte techno progresiboaren estiloan mugitu
izan gara, baina lan honekin aldaketa dator. Elektronika da diskoaren oinarria,
baina musika dantzagarriagoa egiten dugu. Horrez gain, beste puntu garrantzitsu
bat abestietan ahotsak sartu izana da. Aipatzekoak dira diskoan jaso ditugun
kolaborazioak ere. Alde batetik, Asier Gozategi egon da gurekin trikitia jotzen,
eta, bestetik, Etsaiak taldeko kide Tokiren laguntza izan dugu.
Aurreko bi diskoekin konparatuta lanik osatuena dela esan daiteke? Bai, uste dut osatuena dela. Mundu osoko hainbat
musika estilo txertatu ditugu; musika arabiarra, euskal musika folklorikoa�
Instrumentu berri asko ere sartu ditugu, eta kantuetan rap estiloa ere landu
dugu. Halaber, disko honetan berritasun asko dago. Kaleratutako bigarren
diskoan, talde moduan funtzionatzen hasi ginen, eta azken honetan, taldea osatu
eta sendotu dugu. Diskoan hamar pertsonak hartzen dute parte; horrek ez du esan
nahi hamar pertsona horiek garenik taldea osatzen dugunak. Baina bakoitzak bere
tartea du diskoan, eta egiten dugun ekarpen pertsonala oso garrantzitsua da.
Normalean, eta oraingoan ere, zu arduratzen zara diskoaren grabaketaz, nahasketaz eta produkzioaz. Lan horretan teknika berririk erabili al duzu? Diskoan lan gehiago egin behar izan dut, bai
sortzerakoan, baita amaitzerakoan ere. Desberdina da disko guztiz elektroniko
batekin lan egitea edo musika elektronikoaz gain beste hainbat instrumentu eta
estilorekin jokatu behar izatea. Ahotsak, trikitia, txalaparta, hainbat perkusio
mota� Hori guztia musika elektronikoan oinarritutako kantuetan txertatzea lan
zailagoa da.
Zein da diskoaren esentzia? Zer transmititu nahi da? Gauza asko helarazi nahi dira. Kantu bakoitzak
esanahi bat dauka. Adibidez, �Palestina� kantuan herri hark gaur egun bizi duen
egoerari buruz hitz egiten da. Beste batean, �Askatasun egarria�n, euskararen
askatasuna da gai nagusia. Kantuen bidez mezuak helarazi nahi dira, eta, era
berean, aldarrikapenak egiteko bide bezala erabili dira. �Akelarrean�
kantuarekin euskal mitologiari egin nahi zaio erreferentzia. Nolanahi ere,
taldeak duen indarra eta diskoak barnean gordetzen duen aukera sorta zabala dira
jendeari helarazi nahi zaizkion puntu nagusiak. Bestalde, aipatu beharra dago
perkusioa ezinbesteko osagaia dela nire lanetan; perkusioa nire odola da. Oso
mundu zabal eta polita da, jende askok oraindik ezagutzen ez duena.
AME estudioetan lanean aritzen zara. Euskal musikariei laguntzeko ere balio du? Euskal musikariei laguntzea da AMEn daukagun
helburuetako bat. Musikatik bizi edo musikaren munduko zati izan nahi duten
gazte guzti horien aterpe izan nahi dugu. Badakigu musika munduan sartzea oso
zaila dela, eta horretarako dirua beharrezkoa dela. Alde horri begira gazteari
bultzada ematen saiatzen gara.
Bukatzeko, diskoari zerbait kenduko zenioke?
Ez. Diskoan parte hartu dugun guztiok oso gustura gaude azken emaitzarekin. Diskoa ondo osatuta dago, eta ez genuke ezer aldatuko. Eta zerbait erantsi?
Diskoaren azala aldatuko nuke nik. -
|