Joxean Olaskoaga: «Azken luze horretan gogor jo dugu aurrera»
DONOSTIA
Orioko prestatzaileak poza agertu zuen atzo, Bermeon lortutako garaipenaren ostean. «Oso-oso pozik gaude. Asteburu ona izan da guretzat. Pixkanaka-pixkanaka gauzak zuzentzen ari gara, eta emaitzak hor daude», azaldu zuen.
Denboraldi hasieran ohorezko txandan egoteko helburu hori betetzen ari dira gipuzkoarrak. «Gure helburua hori da, eta orain borroka horretan jarraitu behar dugu, eta hor egonez gero edozeinek irabaz dezake, segundo gutxiren inguruan dagoelako dena. Hondarribia eta Castro gugandik beste puntu bat gorago daude, baina gainerakoak hor gaude», aipatu zuen.
Tostatan izandako arazoak ere azaldu zituen: «Pena izan da. Jendea kexatu egin da, baina gu ezin ginen arraunlari bat gutxiagorekin aritu. Irteeran tosta bateko torlojua hautsi zaigu, gero berriz ere arazoak izan ditugu torloju horrekin, baina Hondarribiako zodiacetik lagundu gaituzte eta azkenean ondo joan zaigu».
|