GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-29
Gipuzkoako «mende bateko» artea ikusgai Donibane Lohizunen
1908tik 1993ra arte Gipuzkoan izandako sorkuntza artistikoa ikusgai dago Donibane Lohizungo Dukontenia parkean. Lau zatitan banatua, erakusketak Euskal Herriko artean bidaiatzeko aukera ematen du, etapaz etapa, eta artistek izandako bilakaera ezagutzera ematen du. Erakusketa Edu Lopezekin hasten da, eta egungo artista ospetsuekin bukatu.

BAIONA

“Mende bateko artea” izenburua daukan erakusketa ikusgai jarri dute Donibane Lohizungo Dukontenia parkean, hain zuzen, ondoko abuztuaren 27ra arte. Gipuzkoan 1908 eta 1993 urteen artean izandako uzta artistikoa urratsez urrats aztertzeko aukera ematen du erakusketak.

Jean-François Larralde antolatzailea da, eta era kronologikoan obrak lau zatitan sailkatu zituela nabarmendu zuen.

XX. mendeko Gipuzkoako artea ezagutzeko ibilbide hori Dario Regoyos artistaren obrekin abiatzen du Larraldek. Inpresionismoa EuskalHerrian bultzatu zuen artista horren margolanekin hasi, eta XX. mende bukaerako Edu Lopezen obra abstraktuek ematen diote amaiera.

«Bi artista horien artean izandako ekoizpen artistikoak EuskalHerriko eta kanpoko arte sorkuntza markatu du. Berrikuntzen mendea izan dela esan daiteke», esan zuen antolatzaileak. Gipuzkoako artearen lehen etapan XIX. mende bukaerako modeloa eta inpresionismoa eta fauvismoa elkar gurutzatzen zirela gaineratu zuen.

Egungo artisten obrak

«Ondotik agertzen da Ramiro Arrue artista, eta haren euskaldun idealak. Influentzia hori belaunaldietan garatuko da. 30 urtetan artistek izanen dituzten kezketan ikusten da lan egiteko era hori, eta horretan jarraituko dute kubismo, konstruktibismo, surrealismo eta beste mugimenduetan espresio pertsonala aurkitu arte», esan zuen Larraldek. Berrikuntzari loturiko garai horren ondotik Sistiaga, Chillida, Basterretxea eta Goenaga artisten ikerketa artistiko indibidualak agertu ziren. Eta, azterketa horiek egungo artisten lanetan aurkitzen zirela ere argitu zuen Larraldek. Erakusketa egiteko Eduardo Lopez, Dario Urzay, Pello Irazu, Juan Luis Moraza edota Eugenio Ortizen lanak ikus daitezke Dukontenian. Jean-François Larraldek arratsaldero erakusketaren bisita gidatuak eskaintzen ditu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La evolución de la familia de Getxo es preocupante
Jendartea
Retenciones de 20 kilómetros entre Irun y Donostia
Euskal Herria
Cientos de personas despiden al exiliado político Iñaki Rike en Baiona y en Lezama
Ekonomia
Un obrero y un transportista fallecen en Bilbo y Gasteiz
Kultura
«Un coreógrafo de verdad se inspira en el bailarín que tiene delante»
Kirolak
Osasuna debutará frente al Hamburgo
Euskal Herria
PNV y Batasuna ven condiciones para que la mesa esté en otoño
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss