GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-29
Hondarribiak lider jarraitzen duela iritsiko da TKE Euskal Herrira
·Hondarribiarrak Castrorekin, Oriorekin eta Pedreñarekin arituko dira ohorezko txandan

DONOSTIA

Orain aste bi Plentzian eta Bermeon izan ostean eta joan den astean Galizian azkenekoz izan eta gero, Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) antolatzen duen San Miguel Liga Euskal Herrira itzuliko da gaur. Izan ere, TKEren egutegiko zazpigarren estropada jokatuko da Getxon, arratsaldeko 18.30ean hasita.

Lehiaketak Euskal Herria zapaldu zuenetik gaur egunera arte egoera ez da gehiegi aldatu. Lidergoari dagokionez, behintzat, ezer ez. Izan ere, gure uretan jokatutako aurreneko probara, Plentzian izandakora, Hondarribia iritsi zen sailkapen nagusiko aurreneko postuan. Ordutik beste lau proba jokatu dira, baina Ama Guadalupekoak guztien aurretik jarraitzen du, bigarren sailkatuarekiko lehen zuena baino alde dezente handiagoarekin.

Orain arte Hondarribia, Orio eta Castro izan dira TKEko hamabi taldeetatik ikurrin bat bereganatzeko gai izan diren bakarrak. Hondarribiarren nagu- sitasuna, halere, nabarmena da, San Nikolasek eta La Marinerak garaipen bakarra baitute eta Ama Guadalupekoak, lau.

Ikurrin kopuruek, baina, ez dute uretan izan diren ontzien arteko parekotasuna islatzeko balio. Izan ere, orain arteko estropadetan hamar segundoren bueltan hiruzpalau ontzi izan dira garaipena eskuratzeko lehian.

Berdintasun hori, gainera, dezente areagotu da txandak sailkapenaren arabera antolatzen direnetik. TKEren azkenengo proban, Vigon, Hondarribia eta Orio nor baino nor izan ziren borrokan ohorezko txandan, eta aurretik, bigarrenean, beste hainbeste egin zuten Pedreñak eta Arkotek.

Beraz, gaur ere lehia polita ikusiko dela aurrez ikus daiteke. Pasai Donibane Iberdrolak, Laredo Urcabalek, Zumaia Altuna y Uriak eta Mecos Mondarizek emango diote hasiera probari. Talde horiek dira sailka- pen nagusiko azken lau sailkatuak, baina orain arte behintzat, Mecosen eta txandako beste hiruren erronkak ezberdinak dira. Galiziarrak bigarren txandan aritzeko lehian dauden bitartean, sanjuandarrek, zumaiarrek eta Laredokoek maila mantentzea dute helburu. Une honetan, Telmo Deuna da jaitsiera kanporaketatik at dagoen ontzia.

Zarautz, gora begira

Zarautz Inmobiliaria Orio, Arkote, Cabo da Cruz eta Urdaibai Umpro Isabel dira bigarren txandan izango direnak. Zarauztarrek Vigon jokatutako estropadan galdu zuten ohorezko txandan aritzeko ohorea. Enbatak lan bikaina egin zuen O Groven eta garaipenetik gertu ere izan zen, baina Vigon garesti ordaindu zuen nekea.

Arkoteri alderantziz gertatu zitzaion. Bizkaitarrek larunbat eskasa izan zuten, baina igandean beren maila eman zuten. Ohorezko txandan sartzea ia ezinezkoa dute, baina igandeari begira gauzak ondo egiten ahaleginduko dira. Cabo da Cruzek, aldiz, nahikoa du txandari eustearekin, eta Urdaibai, ostera, hirugarrenetik bigarren txandara jauzia egindakoa da, eta gutxika-gutxika ohorezkora gerturatzen joan nahi du. Hala ere, oraindik gogor lan egin beharko du helburu hori errealitate bihurtzeko.

Ohorezkoa, zirraragarria

Hondarribia Pasquier, Castro, Candy Orio GrupoEibar eta Pedreña dira ohorezko txandako taldeak. Orain arteko onenak dira eta, Pedreña izan ezik, beste hirurek badakite garaipenekin gozatzea zer den.

Hondarribia da ikurrina eskuratzeko faboritoa. Baina parekotasuna hain handia izanda edozer gauza gerta daiteke. Guztiak maila oso onean daude, eta kaleetan egon daiteke garaipenetik porroterako aldea.



Los botes del Grupo 1 de la ARC, hoy en Santander y mañana en Lekeitio
U.A.

DONOSTIA

Las de la Asociación de Clubes de Traineras (ACT) no son las únicas citas de la competición arraunlari. De hecho, la Asociación de Remo del Cantábrico (ARC) ha organizado tres regatas para el fin de semana.

La bahía de Santader acogerá a partir de las 19.30 la XXXVII Bandera de Santander, quinta regata puntuable del Grupo 1 de la ARC.

Ciudad de Santander, Camargo, Zierbena y Pontejos inaugurarán la prueba. Después, ya en la segunda tanda, bogarán Santurtzi, Hondarribia, Trintxerpe y Donostia Arraun Lagunak, mientras que San Pedro, Isuntza, Getaria y Ondarroa, los cuatro mejores clasificados por ese orden, cerrarán la jornada con la tanda de honor.

El domingo la cita será doble, ya que tanto los botes del Grupo 1 como los del 2 tendrán pruebas puntuables.

Los del primer grupo lucharán a partir de las 12.00 por hacerse con la XXI Ikurriña El Correo-BBK, que se disputa en aguas de Lekeitio. La regata tendrá un recorrido de 3 millas, con cuatro largos y tres ciabogas. Las tandas se conocerán tras la disputa de la prueba de Santander el día anterior. Antes de la prueba se disputará una regata con traineras formadas por mujeres.

Los botes del Grupo 2, por su parte, remarán en Getxo, con la III Bandera Puerto Viejo de Algorta en juego. La prueba será la cuarta en la que habrá puntos en juego, y las traineras deberán recorrer las tres millas repartidas en cuatro largos y tres ciabogas.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La evolución de la familia de Getxo es preocupante
Jendartea
Retenciones de 20 kilómetros entre Irun y Donostia
Euskal Herria
Cientos de personas despiden al exiliado político Iñaki Rike en Baiona y en Lezama
Ekonomia
Un obrero y un transportista fallecen en Bilbo y Gasteiz
Kultura
«Un coreógrafo de verdad se inspira en el bailarín que tiene delante»
Kirolak
Osasuna debutará frente al Hamburgo
Euskal Herria
PNV y Batasuna ven condiciones para que la mesa esté en otoño
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss