- Sokatira
Goiherriko taldea 560ko txapela lortzear dago
DONOSTIA
Goiherri 560 kiloko Euskal Herriko txapela lortzear dago. Gaur jokatuko da Areson pisu horretako azkeneko ekinaldia, eta horrekin batera, hor amaituko da aurtengo sokatirako denboraldia (17.00).
Erandiotarrek jokatu dituzten bi saioak irabazi dituzte eta hiru puntu kentzen dizkie Gaztedi A eta Aresori. Goiherrik txapela ez lortzeko azken bigarren amaitu beharko luke gaur, eta ez dirudi hori posible izango denik.
Bigarren posturako bai izango dela lehia handia. Areso eta Gaztedi A berdinduta daude sailkapenean, eta gaur aurretik amaitzen duenak eramango du bigarren postu hori. Borroka ikaragarria espero da, nahiz eta Areso, etxean arituko denez gero, faborito aterako den. Aipaturiko hiru talde horiez gain, Goiherri B eta Gaztedi B ere neurtuko dira, eta horiek azken ez geratzeko borrokatuko dira.
|