- Trontza
Lau biko arituko dira Arabako Txapelketan
DONOSTIA
Komunioin, Lantarongo piszinetan, Arabako trontzalarien finala jokatuko dute bihar (13.00). Honako bikoak neurtuko dira: Velez de Mendizabal-Perez de Heredia, Elortza-Cuervo, Martinez de Guereñu-Beobide eta lopez-Altzola.
Biko bakoitzak hamalau epai eman beharko dizkio etzanda 60 ontzako enbor bati, eta sei zutik kana-erdiko bati. Faborito garbirik ez da agertzen lehiaketa honetan, eta finala oso estua izango dela aurrez ikusten da.
|