- Kanboko finala
Karrikart eta Ducassou, txapeldun
KARRIKART - DUCASSOU
40 HEGIAPAL - ISTILLARTE 39
KANBO
Karrikartek eta Ducassouk irabazi zuten herenegun gauean Kanboko Torneoa, eta kintze bakar batez, gainera. Jendea, berriz, pozarren zen, bai finalarekin, eta bai lehiaketarekin ere, izan ere, jokatu dituzten partida guztiak 40-39 amaitu baitira.Partida nola joan zen ikusita, ezinezkoa zirudien garaipena Karrikartek eta Ducassouk lortzea, baina horixe gertatu zen. Hegiapal eta Istillarte nagusi izan ziren lehen 25 kintzetan. Zuberotarrak primeran asmatu zuen aurrean, eta botearekin ere min handia egin zuen. Gero, ahulaldi bat etorri zitzaien biei, eta gero txapela jantziko zuen bikoak partida adostea lortu zuen. Hegiapal eta Istillarte ongi osatu ziren, ordea, makalaldi horretatik, eta berriro ere norgehiagokaren agintea hartu zuten, baita 33-39 jarri ere markagailuan. Finalak erabakita zirudien, eta ia dirurik jokatu ere ez zen egiten. Usteak, ordea, erdia ustel, Hegiapalek eta Istillartek sekulako makalaldia harrapatu zutelako, eta Karrikartek eta Ducassouk ez zuten barkatu, eta hala, zazpi kintze segidan egin, eta garaipena eskuratu zuten. Lehiaketa honetan profesionalak eta amateurrak batera aritu dira, EPB enpresa pilotari gazteak ikusten ari baita bere enpresarako fitxatzeko, eta badirudi Hegiapal zuberotarrak aukera asko dituela profesionala izateko.
|