GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-29
Hondartzetan arauak jarraitueta istripuak ekidin
Uztailean anitzak izan dira erreskate taldeek gure hondartzetan egin behar izan dituzten sorospen lanak. Gehienak uretan korronteak eraman dituen pertsonak salbatzeko izan dira. Hori dela-eta, Gurutze Gorriak zenbait arau jarraitzea gomendatzen du, hondartzan inolako ezbeharrik izan ez dezagun.

Adierazgarriak dira uztailean Euskal Herriko hondartzetan gertatutako istripuen datuak. Gurutze Gorriak biztanleriari dei egin dio hondartzetan ezarritako arauak jarrai ditzan.

Gipuzkoako hondartzetan 1872 izan dira erreskate taldeek egin behar izan dituzten ekintzak. Horietatik 115, uretan zegoen jendearen ondorioz gertatu dira. 14 izan dira, ordea, itsasontziei egin beharreko erreskate lanak. Gurutze Gorriak biztanleria ohartarazi nahi du, sorospen taldearen arauak jarraitu ezean gerta daitezkeen ezbeharren inguruan.

Gaur arte, uretan dagoen jendeari laguntzeko egin behar izan dituzte erreskate gehienak, korronteak itsaso barrura eraman dituelako eta, gehienetan, sorospen taldeen arauak ez jarraitzeagatik gertatu dira ezbeharrak. Kasuen %90 itsaso zabaleko hondartzetan gertatu dira, bandera horia edo gorria zegoelarik. Beste erreskateen %10 arriskuan zeuden itsasontziei laguntzeko izan dira.

Azken hilabete honetan orokorrean jasan behar izan ditugun tenperaturak oso altuak izan dira. Hori dela-eta, Gurutze Gorriak zenbait arriskuz ohartarazi nahi ditu biztanleak. Esaterako, bihotzeko gaixotasunak, diabetesa, epilepsia edota asma izan duten pertsonek eguzkiaren aurrean arreta berezia jarri beharko dute.

Bainu osasungarria hartzeko zenbait aholku ezinbestekoak dira. Seinaleztapenak errespetatu egin behar dira. Hondartza batzuetan gomendagarria da uretara txankletekin sartzea, ebakiak edo ziztadak saihestu ahal izateko. Bestalde, ez da komeni erabilera pertsonaleko objektuak trukatzea.

Eguzkiarekin ere kontu handia eduki beharra dago. Pixkanaka-pixkanaka hartu behar da eguzkia, eta larruazal motaren araberako babesa duen eguzkitako krema jarri. Larruazalak zainketa berezi batzuk behar ditu. Eguzkia oso onuragarria da gure larruazalarentzat D bitamina dela-eta. Hala ere, kontu handiz ibili behar dugu ondorio kaltegarririk jasan nahi ez badugu. Eguerdiko 12.00ak eta 17.00ak bitartean zuzeneko eguzkitan jartzea ekidin behar dugu. Burua estalita edukitzea ere oso gomendagarria da, baita eguzkitako betaurrekoak erabiltzea ere. Eguzkitan etzanda egon beharrean, hobe da hondartzan barrena paseatzea. Deshidratazioak ekiditeko ere, oso gomendagarria da likido ugari edatea.

Zikinkeria La Arenan

Administrazioak bidalitako jakinarazpenen arabera bainua hartzeko oztoporik ez badago ere, atzo herritar batek La Arena hondartzan dagoen zikinkeria salatu zuen GARAri egindako dei baten bidez. «Gorotz ugari dago, bola batzuk hiru kilokoak izan daitezke, eta errepikatzen den egoera da. Hemen ez dute ezer egten», nabarmendu zuen. -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La evolución de la familia de Getxo es preocupante
Jendartea
Retenciones de 20 kilómetros entre Irun y Donostia
Euskal Herria
Cientos de personas despiden al exiliado político Iñaki Rike en Baiona y en Lezama
Ekonomia
Un obrero y un transportista fallecen en Bilbo y Gasteiz
Kultura
«Un coreógrafo de verdad se inspira en el bailarín que tiene delante»
Kirolak
Osasuna debutará frente al Hamburgo
Euskal Herria
PNV y Batasuna ven condiciones para que la mesa esté en otoño
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss