GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-29
Gazte eguna Larrabetzun
«Bitaminak» emango dituzte Larrabetzuko Gazte Egunean
41 urte bete ditu aurten Hori Bai! Larrabetzuko Gaztetxeak. "Gazte Bitaminak" lelopean, aurtengoa gazte egunik sendoena izatea espero dute. Egitaraua ekintzaz beteta dator, Gaztetxearen eta Gazte Asanbladen arteko olinpiadak edota Koma eta Pal Kellyren kontzertuak barne.

LARRABETZU

“Gazte Bitaminak”: herriarekin batera hazteko, gazteen ideiak, nahiak, gogoak eta burutazioak euren gisara gauzatzeko edota okupazioa, autoantolakuntza eta autogestioa bermatzeko egokiak. Horiek dira Larrabetzuko gazteek herrian banatu nahi dituzten bitaminak. Gaur eta etzi bitartean, toneladaka zabalduko dituzte aurtengo “Gazte Egune 2006”ren ospakizunaren barruan. Orain 4 hamarkada baino gehiago, herriko gazteek Hori Bai Elkartea sortzea erabaki zuten eta eliza ondoko eraikina euren esku geratu zen. Euri asko egin du geroztik, baina gazteen asmoak tinko dirau. Hori Bai! Gaztetxeak 41 urte bete ditu aurten. 1965ean Larrabetzuko gazteek lokal baten premia ikusi zuten, eta egungoek euren etxea defendatzen dihardute.

Azken 10 urteetan, batik bat, Larrabetzuko Gaztetxeak eraso dezente jasan ditu. Baimenen ukazioa, polizia autonomikoaren presentzia, Gaztetxea prezintatuta ikustea edota orain bi urte gazteek izan zuten huste mehatxua izan dira jazarpen horren kapituluetako batzuk. Hala ere, urte, belaunaldi eta gazte askoren lan eskergari esker zein herriak Gaztetxeari eman dion babesa medio, Hori Bai!-k bere txokoa betetzen jarraitzen du Andra Mari kaleko 23an. Gauzak horrela, Larrabetzuko zita ezinbesteko bilakatu da Bizkaiko zein Euskal Herriko gazte andanarentzat.

Egitarau oparoa

Egitarau oparoa prestatu dute Larrabetzuko Gaztetxekoek, inoizko gazte egunik sendo eta jendetsuenaz gozatu ahal izateko. Programatutako ekintzen artean, trikipoteoa, parrillada saiheskiarekin eta sagardoarekin, Gaztetxearen eta Gazte Asanbladen arteko olinpiadak edota gau partean egingo duten “mani + festa + akzioa”. Ondoren musikaren txanda izango da. Taula gainera igoko diren taldeak; Koma nafarrak, Pal`Kelly (O´Funkillo ohiak) eta Kataluniatik datorren Des + Karadas dira.

Dena den, emanaldi horiekin ez da musika bukatuko. Izan ere, euren atzetik hainbat DJk ­Aritz Sound System, Makala, Kaiku edota Fufu­ pintxatuko dituzten doinuekin dantzatu ahal izango dute “Gazte Egune 2006”ra joaten direnek. Horrekin batera, “Gazte Bitaminak” argazki lehiaketa izango da Txorierriko herrian. Hala eta guztiz ere, Gazte Eguneko jarduerak ez dira gaur bukatuko, astelehenerako hainbat ekintza antolatu dituzte-eta. San Inazio egunerako txistulariak, trikipoteoa, herri bazkaria, mus eta briska txapelketak, eta, gauez, erromeria prestatuta daude. Jaia eta aldarrikapena uztartuko dituzte, beraz, asteburu honetan Larrabetzun. Gaztetxeko kideek Euskal Herri osoko gazteei dei egin diete bertara joateko eta prestatu dituzten ekintzez gozatzeko. Gazte Bitaminak, ideia askeak sortzeko eta garatzeko egokiak, ez dira faltako.



41 urteren ostean, Hori Bai! zutunik
Ez da erraza garai hauetan, tamalez, Gaztetxe batek urte asko betetzea, baina Hori Bai!-k 41 urte egin ditu. 1965etik Larrabetzuko Gaztetxearen hormetatik Euskal Herriko historia hurbilean musika, literatura edo politikako izen eta izan garrantzitsuenetariko batzuk pasatu dira. Izan ere, Gabriel Aresti, Agustin Ibarrola, Oskorri, Su Ta Gar, Negu Gorriak, Zarama edota Santi Brouard Hori Bai!-n izan dira. -

Egitaraua

Zapatua 29

12.00: Trikipoteoa

14.30: Parrillada, saiheski eta sa- gardoagaz

18.00: Gaztetxe eta Gazte Asanbla den arteko olinpiadak

22.00: Mani + Festa + Akzioa

24.00: Kontzertuak: Koma, Pal`Kelly(O´Funkillo ohiak) eta Des + Karadas.

Astelehena 31

11.00: Txistulariak eta Trikipoteoa

14.30: Herri Bazkaria + Mus eta briska txapelketa


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La evolución de la familia de Getxo es preocupante
Jendartea
Retenciones de 20 kilómetros entre Irun y Donostia
Euskal Herria
Cientos de personas despiden al exiliado político Ińaki Rike en Baiona y en Lezama
Ekonomia
Un obrero y un transportista fallecen en Bilbo y Gasteiz
Kultura
«Un coreógrafo de verdad se inspira en el bailarín que tiene delante»
Kirolak
Osasuna debutará frente al Hamburgo
Euskal Herria
PNV y Batasuna ven condiciones para que la mesa esté en otońo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss