GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-29
Gatazkaren gaineko txostena nazioartera bidali du Lokarrik
Gatazka politikoa gainditu bidean, bake prozesua garatzeko erantzukizuna euskal erakunde, alderdi eta herritarrei dagokiela uste du Lokarrik. Baina, erronkak nazioarteko erkidegoaren parte hartzea ere behar duelakoan dago. Hala, txosten bat argitaratu eta igorri die AEBetako Gobernuari zein Europar Batasuneko estatuen enbaxadei.

BILBO

Nazioarteko komunitateari zuzendutako euskal gatazkaren inguruko txostena argitaratu berri du Lokarrik; idatziaren kopiak eremu horretako gobernu eta erakunde nagusiei igorri dizkie. Herritarren sareko koordinatzaile Paul Riosek agerraldia egin zuen atzo txostenaren berri emateko, eta, jakina- razi zuenez, «interes handiz» jaso dute hartzaileek, batik bat, ETAk ekintza armatuak modu iraunkorrean etengo zituela iragarri zuenetik.

Hain zuzen, Lokarriren ustez, bake prozesua bultzatu eta garatzeko erantzukizuna erakundeei, alderdi politikoei eta euskal gizarte osoari dagokie. Baina, zera ere argitu zuen segidan: «Erronka garrantzitsu horri aurre egiteak nazioarteko komunitatearen babesa eta parte hartzea behar ditu era berean». Hiru esparrutan oinarrituko litzateke parte hartze hori: «Bake prozesuaren jatorri eta garapenari buruzko informazio biziari eustea; bake eta berradiskidetze prozesuen nazioarteko esperientzia ezagutu eta euren ezagupena euskal aferan aplikatzea; eta nazioarteko parte hartzea aktibatzea bake prozesuari jarraipena eman eta hori babesteko».

Hartzaile anitz

Azaldu zutenez, txostena, ingelesera itzulitako Lokarriren sorrera txostenarekin batera,Europar Batasuneko estatu nagu- siek Estatu espainolean dituzten enbaxadei, AEBetako Gobernuari, nazioarteko erakundeei eta bakearen alde eta ga- tazken eraldaketan lan egiten duten elkarteei bidali diete. Horrez gain, Lokarriren kanpo sareko 30.000 lagun eta erakundek kopia bana jaso dute posta elektronikoz; www.lokarri.org orrialdean ere eskura daiteke.

Iazko udan North Carolina eta Columbiako unibertsitateetako hiru ikertzailek euskal gatazkaren gakoak ulertzen laguntzeko txostena egitea xede zuen proiektua egin zuten. Taldeak, Elkarrirekin batera, gizarteko, unibertsitateko eta alderdietako kide anitz elkarriz- ketatu zituen. 29 saio sakon egin zituzten uztail eta abuztuan; «ETAren su-eten iraunkorra ulertzeko gakoak» txostenaren oinarri izan dira oro.

«Gatazkaren izaera» ulertu nahi dutenentzat diseinatu dute, eta bake prozesuaren alde zerbait egin nahi dutenentzat tresna izan nahi du lanak. Arduradunen esanetan, bereziki gatazkaren historia sozial eta politiko konplexuan eta bakerako bidean gizarte mugimenduek duten lanean jarri dute arreta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La evolución de la familia de Getxo es preocupante
Jendartea
Retenciones de 20 kilómetros entre Irun y Donostia
Euskal Herria
Cientos de personas despiden al exiliado político Iñaki Rike en Baiona y en Lezama
Ekonomia
Un obrero y un transportista fallecen en Bilbo y Gasteiz
Kultura
«Un coreógrafo de verdad se inspira en el bailarín que tiene delante»
Kirolak
Osasuna debutará frente al Hamburgo
Euskal Herria
PNV y Batasuna ven condiciones para que la mesa esté en otoño
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss