GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-29
Aulestiko Udala, militarizazioaren aurka

AULESTI

Aulestiko Udalak osteguneko osoko bilkuran Jorratzen Partzuergoak duela aste batzuk Euskal Herriko udaletxe orotara bidalitako dekalogoa onartu zuen. «Jauzi kualitatibo garrantzitsua» delakoan, poza agertu zuen atzo Jorratzen-ek berak.

Prentsa oharrean, hartutako erabakiagatik Udala zoriondu zuen, eta urratsa ematen lehena izan dela eta aipatu dekalogoak barneratzen dituen neurriak udaletxe batek bere egiteak duen garrantzia nabarmendu zuen: «Era berean, oso garrantzitsu deritzogu epeka-epeka Euskal Herriko udaletxe guztiek halako jarrerak hartzen hasteari. Aulestiarrek aurrekari bat markatu dutela uste dugu», esan zuten.

Jorratzen-en xedea Euskal Herriko eragile politiko, instituzional, sozial, eta, bide batez, herritar orori militar eta polizia atzerritarrekin izan beharreko harremanetan zenbait neurri proposatzea zen. Finean, eguneroko bizitzan indar armatu horiekiko harremanetan euren desadostasuna agertzeko irizpide eta jarrera zehatzak eskaini nahi ditu, eta bide horretan lehen urratsa udalekin eman dute aipatu dekalogoa aurkeztuta.

Aulestiko Udalak proposatutako neurriak praktikan jartzea erabaki du. Eta, ondorioz, maniobra militarren aurrean, jazarpen polizial zein militarren aurrean edo herritarrek pairatzen dituzten hainbat bortxa eta gehiegikeriaren aurrean erantzuteko protokolo zehatz bat izango du eskuartean. Herrian hartutako neurrien berri ematen duten panel iraunkorrak jarriko ditu Udalak aulestiarren sentipena zein den gogorarazteko. Jorratzen-en ustez, «orain beste udaletxeen txanda da».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La evolución de la familia de Getxo es preocupante
Jendartea
Retenciones de 20 kilómetros entre Irun y Donostia
Euskal Herria
Cientos de personas despiden al exiliado político Iñaki Rike en Baiona y en Lezama
Ekonomia
Un obrero y un transportista fallecen en Bilbo y Gasteiz
Kultura
«Un coreógrafo de verdad se inspira en el bailarín que tiene delante»
Kirolak
Osasuna debutará frente al Hamburgo
Euskal Herria
PNV y Batasuna ven condiciones para que la mesa esté en otoño
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss