GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-29
SAren diru laguntzekin �jolasean� aritzea egotzi dio Batasunak hirukoari

BILBO

Batasunak gogor gaitzetsi zuen atzo Gasteizko Parlamentuko Mahaia Sozialista Abertzaleak legebiltzar taldeari dagozkion diru laguntzekin �jolasean� ari dela. Prentsa adierazpen baten bitartez gogorarazi zuen moduan, bezperan jakin zen Gasteizko Parlamentuko Mahaiak Auzitegi Gorenera dokumentazio berria bidaliko duela SA taldeari zegozkion diru laguntzen harira; diru hori auzitegiak eskatu du orain, ekinbide sozialetara bideratzeko.

Batasunaren esanetan, eskaera horren aurrean hirukoak diru hori dagoeneko xahutua dagoela dio, eta, hortaz, beste txosten bat igorriko du Auzitegi Gorenera, �gaizki ulertzea bideratzeko�. Baina, alderdi independentistak hauxe argitu zuen: �Guzti honen atzean errealitate gordin bat baino ez da ezkutatzen. Hau da, EAJ, EAeta EBk egin duten lapurreta�.

�SAri legez dagokion dirua lapurtua izan da, eta, beraz, neurriak hartu behar dituzte dagokionari bere dirua itzultzeko�, azaldu zuen. Izan ere, Batasunak gogorarazi zuen hauteskundeen ostean herritarrek hautatutako talde parlamentarioari dagokion dirua berari dagokiola. Eta, horrenbestez, �onartezina eta erabat lotsagarria� iruditzen zaio auzi horretan hirukoak erakutsi duen jarrera.

�Ardurak, berehalakoan�

�Apartheid politiko antide-mokratikoaz baliatzen dira hainbat instituziotan ez da-gozkien karguak hartzeko. Horrez gain, ez dagozkien diruak xahutzen dituzte inolako arrazoi eta argudiorik gabe, eta, bide batez, Auzitegi Goren espainolarekin kolaboratzen dute erabat onargarria ez den ekintza bat justifikatzeko�, gaitzetsi zuen alderdiak.

Hori hala, indar independentistak �ardurak eta neurriak berehalakoan� eskatu ditu, baita �demokratikoki� dagokien dirua itzultzea exijitu ere. Izan ere, haren esanetan, �gehiegikerien egunak amaitu baitira jada�.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
La evoluci�n de la familia de Getxo es preocupante
Jendartea
Retenciones de 20 kil�metros entre Irun y Donostia
Euskal Herria
Cientos de personas despiden al exiliado pol�tico I�aki Rike en Baiona y en Lezama
Ekonomia
Un obrero y un transportista fallecen en Bilbo y Gasteiz
Kultura
�Un core�grafo de verdad se inspira en el bailar�n que tiene delante�
Kirolak
Osasuna debutar� frente al Hamburgo
Euskal Herria
PNV y Batasuna ven condiciones para que la mesa est� en oto�o
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss