GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-11
Atentatu odoltsua Najafen, xiiten hiririk santuenean
Irakeko Najaf hirian, munduko xiitentzat hiririk santuenean, 33 pertsona, tartean emakumeak eta haurrak, hil ziren atzo atentatu-suizida baten ondorioz. Polizia gerturatzen ari zitzaiola, kamikaze batek gainean zeramatzan lehergailuak eztandarazi egin zuen merkatu batean, Ali imamaren meskitatik gertu. Bagdaden eta Irak osoan ez da giro.

NAJAF

Atentatua Ali imamaren meskitatik 150 metrotara dagoen merkatu batean gertatu zen atzo goizeko 10.30ak aldera.

Lekukoek azaldu zutenez, Poliziak pertsona bati miatzeko asmotan hurbildu zitzaionean bere buruaz beste egin eta gainean zeramatzan lehergailuak eztandarazi zituen.

Eztandaren ondorioz 33 pertsona hil ziren, hauetatik bost poliziak. Gehineak gizonak izanik, Emakumeak eta haurrak ere badaude hildakoen artean. Lau hildako iraniarrak dira.

Gertuko meskitan Ali imamaren gorpua dago hilobiratuta. Ali Mohammed profetaren suiha lehen imama da xiitentzat. Munduko xiitek hiririk santuena dute Najaf eta erromes asko hartzen ditu urtero, batez ere Irandik.

Bagdadetik hegoaldera 160 kilometrotara dagoen hirian izan da beste atentatu odoltsurik, Ali Imamaren meskitako sarreran bertan, 2003ko abuztuaren 29an atentatu batek 83 pertsona hil zituen, hauen artean Mohammad Baker Hakim, Iraken Iraultza Islamikorako Asanblada Goreneko (IIIAG) buruzagi hitorikoa. IIIAG-ak Saddam Husseinen jarraitzaileei eta takfiri-ei (sunita zorrotzei) egotzi dizkie atentatua.

Beste bi atentatu

Najafen bertan, auzo batean, beste eztanda bat izan zen minutu gutxitara. Najafetik Kufara dihoan errepidean beste eraso bat izan zen estatubatuar konboi baten aurka.

Ustez Ali imama hil zen Kufan beste atentatu odoltsua izan zen uztailean. Moqtada al-Sadr buruzagi xiita matxinoaren gotorlekua dugu Kufa.

Segurtasun izpirik ere ez Bagdaden

Zazpi polizia, koronel bat tartean, hil zituen erresistentziak atzo Bagdaden. Beste sei pertsona hil ziren jantoki baten eztanda batean, okupatzaileen eskutik segurtasun plana hartzen ari den hirian. Beste bederatzi irakiar eta hiru estatubatuar, Blackhak-aren gidariak, hil dira azken orduetan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Incursión del Ejército israelí a través del sur de Líbano y contraofensiva de Hizbula
Mundua
Unas 400.000 personas afectadas por el caos en los aeropuertos británicos
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene en Gasteiz a un joven que estaba pendiente de juicio
Ekonomia
El BCEadvierte sobre el riesgo inflacionista y reitera su disposición a subir los tipos
Kirolak
Arkotek aise irabazi du Lekeition bere bigarren Bizkaiko Txapelketa segidan
Euskal Herria
Batasuna pregunta «a qué juegan el PSOE y el Gobierno español»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss