GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-08-11
Arkotek aise irabazi du Lekeition bere bigarren Bizkaiko Txapelketa segidan
·Isuntzak estropada biribila egin eta bigarren izan zen; Urdaibai eta Ondarroa ere, Euskadikora

DONOSTIA

Arkoteko Plentzitarra Bizkaiko ontzirik onena da bigarren urtez jarraian. Iaz bere historian lehendabiziko aldiz eskuratu zuen Bizkaiko Traineru Txapelketa, Algortako uretan, eta atzo beste hainbeste egin zuen Lekeition. Atzetik etxeko trainerua sailkatu zen, Lekittarra, eta ondoren Urdaibaiko Bou Bizkaia eta Ondarroako Antiguako Ama. Laurak Plentzian izango dira hurrengo igandean, Euskadiko Txapelketan.

Arkote eta Urdaibai ziren atzoko proba irabazteko faborito nagusiak. Bere zaleen aurrean aritu behar zen Isuntza ere aipatu zuen baten batek, baina horiek azkarrenak izatea askoz zailagoa zirudien.

Faboritoetako batek lortu zuen titulua eskuratzea, eta alde horretatik ez zen ezustekorik izan, baina bai, ordea, emaitzei begiratuta. Izan ere, iazko txapeldunak aise errepikatu zuen orduan lortutako garaipena, bigarren sailkatu zen Isuntzari minutu erdia baino zerbait gehiagoko aldea aterata. Urdaibai hirugarren sailkatu zen, ia 50 segundora, eta Ondarroa, aldiz, podiumetik oso gertu geratu zen, hirugarren postutik lau segundora baino ez.

Arraunlariek sekulako lana egin behar izan zuten Lekeitioko uretan, eguraldiak hala nahi izan zuelako. Haizeak eta olatuek kirolarien lana zaildu zuten, baina, hala ere, lan txukuna egin zuten.

Arkote, ziztu bizian

Espero bezala, hirugarren txandan arraun egindako ontzien artean jokatu zen garaipena. Epaileak hasierako banderakada eman bezain laster aurrea hartu zuen Arkotek. Aurreneko maniobra ematera iritsi orduko bigarren postuan zegoen Ondarroa lau segundora zegoen, eta Urdaibai, berriz, zertxobait atzerago. Etxeko taldeak, ostera, hamabi segundo galduak zituen ordurako.

Ziaboga arazo barik hartu zuen Plentzitarrak, eta bigarren luzeari indartsu ekin zion. Atzetik, Urdaibai Ondarroari gerturatu zitzaion, eta bi horiei, berriz, Isuntza. Bermeotarrek aurrea hartu zieten ondarroarrei, baina lekeitiarrak ere lehia horretan sartu ziren, bai eta aurkari bi horiek atzean utzi ere.

Bigarren ziabogarako estropadako postuak erabakita zeudela zirudien. Arkotek bigarren zen Isuntzarekiko 23 segundoko aldearekin egin zuen maniobra. Atzetik, Urdaibai eta Ondarroa urrunago zeuden.

Ondorengo luzeetan ez zen aldaketa nabarmenik izan. Arkotek garaipena erraz lortu zuen, luzez luze eta ziabogaz ziaboga aldeak handituz. Atzetik, Isuntza tartea mantentzeko gai izan zen hirugarren luzean, eta azkenengoan, Urdaibai oraindik urrutiago utzi zuen. Lekeitiarrek egindako lanak saria izan zuen, eta Euskadikoan ohorezko txandan izango dira.

Bou Bizkaiak azkenean irabazlearengandik ia 50 segundora amaitu zuen. Ondarroak, aldiz, zazpi segundotik hirura murriztu zuen bermeotarren aldea, baina azkenean ezin izan zuen podiumera igo. Hala ere, Antiguako Amak lan bikaina egin zuen.

Zierbena bosgarren

Aurreneko txanda bietako ontzirik onena Zierbena izan zen. Ibon Urbietaren mutilak bigarrenean aritu ziren, eta aise lortu zuten txandako garaipena. Ondoren Santurtzik, Kaikuk eta Portugaletek amaitu zuten. Lehen txandako taldeen artean, aldiz, Deustua izan zen azkarrena. Raspasek eta Algortak ondoren gurutzatu zuten helmugako baliza.

Plentziarrak, oso gustura

Plentzitarra ontziko arraunlariak oso gustura ziren lortutako garaipenarekin. «Denboraldi hasieran helburua maila mantentzea zela esan genuen. Beldur ginen, baina gauzak nahiko ondo ari dira irteten. Bizkaiko Txapelketa irabaztea oso pozgarria da, eta Euskadikoan gure zaleen aurrean dena ematera joango gara», azaldu zuen Popi Gonzalez prestatzaileak.

Santi Zumaran, Isuntzako presidentea, oso pozik zen. «Oso gustura gaude. Lehen luzean gaizki ibili gara, baina gero barrurantz primeran ibili gara», aipatu zuen.

Igandean Plentzian

Igandean jokatuko dute Euskadiko Txapelketa Plentzian, 12.00etatik aurrera. Orio, Zumaia, Urdaibai eta Ondarroa aurreneko txandan arituko dira, eta ohorezkoan, berriz, Hondarribiak, Zarautzek, Arkotek eta Isuntzak egingo dute arraunean. Ama Guadalupekoa eta Plentzitarra dira faboritoak.



Astillero recibe una suspensión cautelar provisional
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV) ha concedido la suspensión cautelar a Astillero, cuyos remeros han sido sancionados por el Gobierno de Lakua con una multa de 6.000 euros y dos años de prohibición de acceso a instalaciones deportivas. Aun así, la suspensión deberá ser ratificada en una vista que se celebrará el próximo lunes. Si eso ocurriera, la posibilidad de que la San José XIII esté en la Bandera de La Concha ganaría muchos enteros.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Incursión del Ejército israelí a través del sur de Líbano y contraofensiva de Hizbula
Mundua
Unas 400.000 personas afectadas por el caos en los aeropuertos británicos
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene en Gasteiz a un joven que estaba pendiente de juicio
Ekonomia
El BCEadvierte sobre el riesgo inflacionista y reitera su disposición a subir los tipos
Kirolak
Arkotek aise irabazi du Lekeition bere bigarren Bizkaiko Txapelketa segidan
Euskal Herria
Batasuna pregunta «a qué juegan el PSOE y el Gobierno español»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss