GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-11
Ondarroako Eguzkik portuko eta ibaietako kutsadura salatu du
Ondarroako Eguzkik urte asko daramatza bertako uretara egiten dituzten isurketen arazoa konpondu nahian. Kezkatuta dago uren kalitate eskasarekin eta isurpenen aferarekin. Horregatik, arazo horien gaineko ardurak zehaztu eta konponbideak eskatzera jo du. Ondorioz, Ondarroako portuko, Artibai ibaiko eta Saturraran errekako isurketen gaineko lana argitaratu du; horietako bakoitzaren egoera aztertu eta irtenbideak proposatu dituzte kideek.

ONDARROA

Talde ekologista bat den aldetik, Eguzkik Ondarroako uren egoerari buruzko salaketa publiko bat egin nahi izan du, erakundeek gaiaren gainean zerbait egin dezaten. Horregatik, txosten bat kaleratu berri du Ondarroako portuaren, Saturraran lurmuturraren eta Artibai ibaiaren egoera zein den azaltzeko. Egoerari soluzioa emateko bideak zein izan litezkeen ere planteatu dute lanean.

Eguzkiren salaketaren arabera, urteko sasoi honetan, prezipitazioak oso eskasak diren garaian, errekak oso ur maila baxuarekin egon ohi dira. Hori dela-eta, hainbat enpresaren isuriak nabarmenagoak eta arriskutsuagoak dira garai honetan, ureko oxigeno kopurua txikitzen baitute. Horren ondorioz, ehunka arrain hiltzen dira. Eguzkiren iritziz, alferrik da araztegiak eraikitzea, delitu hauek zigorrik gabe jarraitzen badute.

Egoera larriena, Artibairena

Ondarroako kaiari buruzko datuetan arazo handi bat dagoela aipatu du Eguzkik:«Eskumenak banatuta daude. Jaurlaritzaren ordezkari den portuko agintariak moilak garbitu eta txukun mantentzeko eskumena dauka soilik. Uren kalitatearen ardura Gobernu espainoleko itsas kapitaniaren esku dago. Sarritan, egoeraren errua elkarri egotzi eta pilota bata besteari pasatzen ibiltzen dira».

Gasolioa kudeatzen duen enpresari dagokionez, oso material «txarra» eta «zaharra» erabiltzen du Eguzkiren ustean: «Olioa edota gasolioa itsasontzietan sartzerakoan, erregaiak gainezka egin arte itxaroten dute, eta kopuru bat itsasora isurtzen da». Era berean, txalupek baimenik eskatu gabe garbitzen dute kubierta edota makineria, talde ekologistak esan duenaren arabera.

Itsasontziak desegiteko tokia ere isurketagune garrantzitsua ei da. Bertan sortzen diren hondakin asko itsasora doaz zuzenean, ez baitago hura itxita mantentzen duen mekanismorik. «Erakunde biek ala biek egoera bera salatzen dute: ez daukatela bitartekorik ezta diru laguntzarik ere material eta teknologia berriak ekartzeko». Saturrarango errekaren egoera ez da hobea. Ekologisten lanak erakusten duenez, Mijoako industrialdeko enpresek kutsadura handia sortzen dute, eta egun dagoen araztegia txikiegia da; ezin izaten du dena garbitu. Aurreko udan hondartzetan uren kalitatearen jarraipena egin zuen Eguzkik. Goiz askotan, Saturrarango hondartzan olioa solido bihurtuta aurkitu zuten, eta «garbitzaileek hondartzara jendea etorri aurretik eramaten zuten».

Egoera larriena, ordea, Artibai ibaiarena da. Lakuako Gobernuak egindako ikerketen arabera, Artibai ibaia da Arrigorri hondartzako kutsaduraren eragile nagusia, baita portua baino gehiago ere. Kutsadura horren arrazoiak askotarikoak dira Eguzkiren ustez. Esaterako, etxeetako ur zikinak errekara botatzen dira, ibaiaren hainbat puntutan. «Artibai ibaia zein zikina egoten den ikusita, Lea ibarreko enpresa batzuek Artibain egiten omen dituzte isurketak».

Enpresa horietako askori isunak ezarri dizkiete, baina isurketek jarraitu egiten dute. Behin eta berriro abisatu ondoren isurketak egiten jarraitzen duten enpresei «isun handiak» ipini beharra aipatzen du Eguzki talde ekologistak. «Ekintza horiek osasun publikoaren eta ingurumenaren kontrako ekintzak dira», adierazi du.



Kontzientziatzearen alde

ONDARROA

Eguzki portuko eragileekin batu zen irtenbideak bilatzeko asmoz, eta batzuk proposatu dituzte, baina bestelako erabakirik hartu aurretik, kontzientziazioa bultzatu eta abisuak ematea hobesten dute. Bitartean, eta portuari dagokionez, irtenbide nagusia desegiteko lekuaren inguruan ur zikina jasoko duten mekanismoak ezartzea da, aurretik neurriak hartzea gero konpontzea baino errazagoa ei litzatekeelako. Saturraranen konpromisoak betetzeko lanean hasiak dira, eta Artibai ibaiaren inguruan isurketek jarraitzen duten ala ez jakiteko, kontrol zorrotzagoa eskatu dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Incursión del Ejército israelí a través del sur de Líbano y contraofensiva de Hizbula
Mundua
Unas 400.000 personas afectadas por el caos en los aeropuertos británicos
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene en Gasteiz a un joven que estaba pendiente de juicio
Ekonomia
El BCEadvierte sobre el riesgo inflacionista y reitera su disposición a subir los tipos
Kirolak
Arkotek aise irabazi du Lekeition bere bigarren Bizkaiko Txapelketa segidan
Euskal Herria
Batasuna pregunta «a qué juegan el PSOE y el Gobierno español»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss