GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-11
Getxoko San Lorentzo Azoka
Piper eta gazta artean, 19.000 lagun

Urtero bezala, Getxoko herriak besoak zabaldu zizkien atzo San Lorentzo merkatuan parte hartzeko bertaratu ziren bisitari guztiei. Ekimen horrek euskal baserriko produktuen zale diren 19.000 pertsona bildu zituen, eta San Nikolas, Getxo Antzokia eta Bihotz Alai abesbatza plazan banaturiko 100 postuek gordetzen zituzten usain, kolore eta zaporeez gozatzeko aukera eman zuen. Horrekin batera, eguerdian plazaratu zituzten barazki, landare eta gazta lehiaketen emaitzak ezagutzeko aukera izan zuten.

KALITATE ONA

Atzo Getxoko merkatuan egon ziren ekoizle askok urtero hartzen dute parte. «Orain dela zazpi urte hasi ginen etortzen, eta orduz geroztik, urtero gatoz. Egia esan, asko saltzen dugu hemen, jendeak baserriko produktuekiko interes handia agertzen baitu», adierazi zuen Urrizti Gazta enpresako Idoia Apariciok.

Merkatu horretan, beterano izatearen abantailarekin jokatzen zuten asko zeuden; beste askok lehenengo aldiz jokatzen zuten partida zelai horretan, eta beteranotasun faltaren ondorioz beharbada edo zortearen besoetan lekurik izan ez zutelako agian, ez zituzten halako emaitza positiboak izan.

«Gure lehenengo urtea da hau, eta esperientzia ona den arren, mementoz salmentak ez doaz oso ondo», azaldu zuen Alain Clavier enpresako Javi Ocejok. Errealitate objektiboaren eta superstizioaren arteko mugak ikusezinak dira askotan giza begietarako. Horiek hala, merkatuan parte hartu zuten zenbait ekoizleren iritziz, zenbait faktore emaitza onaren ekarle edo txarren errudun bilakatzen dira. Xabat Osaren ustez adibidez, postuaren kokalekuak salmentak baldintzatzen ditu. «Guk, adibidez, iaz leku hobea izan genuen», esan zuen.

Saldutako produktuei dagokienez, bai ekoizleek eta bai erosleek bat egin zuten piperrak izan zuela arrakasta handien. Halere, beste aukera asko egon ziren, barazkiek, euskal pastelak, gaztek eta loreek ere han lekua izan zuten-eta.

Produktuen kalitate-prezio erlazioa izan zen eztabaigai nagusia atzo, eta horren inguruan iritzi ezberdinak bazeuden ere, kalitate ona nabarmendu zuten gehienek. «Prezioak oso altuak badira ere, kalitatea ere handia da, eta egun bategatik ez da ezer pasatuko», esan zuen Arantza Basterretxeak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Incursión del Ejército israelí a través del sur de Líbano y contraofensiva de Hizbula
Mundua
Unas 400.000 personas afectadas por el caos en los aeropuertos británicos
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene en Gasteiz a un joven que estaba pendiente de juicio
Ekonomia
El BCEadvierte sobre el riesgo inflacionista y reitera su disposición a subir los tipos
Kirolak
Arkotek aise irabazi du Lekeition bere bigarren Bizkaiko Txapelketa segidan
Euskal Herria
Batasuna pregunta «a qué juegan el PSOE y el Gobierno español»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss