GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-08-11
Iñaki Altuna
M-11ko sindromea

Auzitegi Nazionalean epaitzen dituzten euskal presoek irribarrez agurtzen dituzte bertaratutako senideak eta lagunak; askotan epaitutakoek urteetan elkar ikusi ez dutenez, epaitegiko «pecera»k eskaintzen dien «intimitatea» aprobetxatzen dute elkarren berri izateko, kontu kontari; sarritan ez diote epaimahaiari inongo zilegitasunik onartzen, eta Auzitegi Nazionala salatu edo, besterik gabe, paso egiten dute; maiz ETAko militanteak direla onartu eta bidean eroritako lagunak goraipatzen dituzte... Ez diete ETAk eragindako hildakoen senideei biraorik egiten, ez burlarik, ez ezer. «¡Hijo putas!», «¡ojalá te mueras!» eta horrelakoak ez dira euren ahotik irteten, zenbaitetan halako hitzak aretoan entzuten badira ere. Egia da ez direla burumakur agertzen eta beren militantziaz harro direla; ez dute, ordea, inoren sufrimenduaz gozatzen, ezta horren inolako apologiarik egiten ere. «Que se jodan y se pudran» eta gisa bereko esaldiak entzuten badira aretoan, ez dira euskal presoek botatakoak.

Halaxe aritu da Xabier Garcia Gaztelu. Aipagarri izatekotan, auzipetuek eginiko salaketa jakin bat baizik ez dago: Jose Luis Gerestaren hilketak argitu gabe segitzen duela eta halakoei entzungor egiten dietela epaileek. Hortik aurrera, hedabideetako kronikek egin dute muntaia. «Mirada desafiante», «actitud chulesca» eta antzekoak bota dituzte. Telebistako albistegi guztietan emandako irudi aukeratuetan, aldiz, euskal militante bat zegoen. Besterik ez. Burgosko Prozesutik hona epaitegi espainolen eta frantsesen aurrean izan diren milaka militanteen soka luzean, beste bat.

Halere, inork ez du Galdakaoko presoak jasandako jendaurreko lintxatze saioa salatu. Aitzitik, aste honetan bertan, bi euskal ordezkari politiko norbaitek diseinatu duen jokoan ­ez al da harritzekoa orain Auzitegi Nazionaleko horrenbeste irudi eskaintzea?­ erori dira. Rafa Larreinak eta, are nabarmenago, Uxue Barkosek ez diote muntaiari aurre egin. Berriro ere M-11ko sindromeak jo ditu. «Alimañas» hitza erabili zuen orduan Ibarretxek, koldar, ihesbide bila. Beste horrenbeste egin dute oraingoan EAko eta NaBai-ko ordezkariek, eta epaitutako presoaren kontrako kanpainarekin bat egin dute, “El Mundo” eta “El Diario Vasco” egunkarien galderei duintasun pixka batekin erantzun ordez.

Auzitegi Nazionalari dagokionez, gauza asko dago salatzeko, baina ez, preseski, euskal presoen portaera. -


Iñaki Altuna - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Incursión del Ejército israelí a través del sur de Líbano y contraofensiva de Hizbula
Mundua
Unas 400.000 personas afectadas por el caos en los aeropuertos británicos
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene en Gasteiz a un joven que estaba pendiente de juicio
Ekonomia
El BCEadvierte sobre el riesgo inflacionista y reitera su disposición a subir los tipos
Kirolak
Arkotek aise irabazi du Lekeition bere bigarren Bizkaiko Txapelketa segidan
Euskal Herria
Batasuna pregunta «a qué juegan el PSOE y el Gobierno español»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss