GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-11
Umeei «artearen mundura ate bat» zabaltzeko bidea Barañain Auditorioan
Barañain Auditorioak txikiei artearen munduan muturra sartzeko aukera zabaldu die azken hilabetean. Horretarako, arte plastikoen, musikaren eta zinemaren udalekuak antolatu dituzte lau urtetik hamasei urte bitarteko gaztetxoentzat. Udalekuen xedea ez da bakarra izan, eta batzuei artearekin harreman estuagoa izateko aukera eman diete, beste askori «irekitzeko» eta lagunak egiteko bidea, eta funtsean denei goiz paregabeak igarotzeko parada.

Beharbada Barañain Auditorioan antolatu dituzten udalekuetan parte hartu duten ume guztiak ez dira ados egongo, baina askorentzat udarako egun hauek euren bizitza motzetako «egunik zoriontsuenak» izaten ari dira. Zehazki, horrako esaldia ume baten aitortza da. «Lehengoan, etxera iritsi eta hura bere bizitzako egunik zoriontsuena izan zela esan zion ume batek amari. Irakasle guztiak txoratuta utzi gintuen», esan du Xabier Lizaso udalekuetako zuzendariak.

Izan ere, bigarrengo urtez Barañain Auditorioak udaleku hauek jarri ditu abian, eta aurten hiru ataletan banatu dituzte. Batetik, Bitartean taldeak Arte Plastikoena zuzendu du; Chopin Studiok, Udaleko Musikalak; eta Los Super 8 izeneko taldeak Zinema Udalekuak atondu ditu.

Horiek hala, 58 bat ume ekainaren 31tik kantatzen, dantzatzen eta artearekin jolasten aritu dira, eta gaur bertan auditoriumean ikuskizuna egiten bukatuko dira udalekuak. Hori bai, zinemaren ikastaroa uztailaren 31n hasi zenez gero, 25a arte iraungo du.

Arte plastikoen eta musikaren kasuan, umeak lau eta hamabi urte artekoak dira; zineman, berriz, txikienak 12 urte ditu eta 16 urte zaharrenak.

Auditoriumak inoiz baino bizi handiagoa izan du azken hilabete honetan, eta Lizasok berak esandakoaren arabera, txikiei «artearen mundura ate bat zabaltzea» izan dute xedetzat. «Gure nahia da umeei adieraztea badagoela honekin guztiarekin ondo pasatzeko aukera. Norbait pianoa jotzen ari denean edo zerbait antzezten ari denean atzean lan handia dagoela ere ikusten dute, gainera», azaldu du.

Guztia dastatzeko aukera

Umeek segituan barneratzen dute informazioa, eta Barañainen eman dituzten eguneko lau eskola orduetan kontu ugari ikasi dute; batez ere, ondoren«ezer baztertu ez dezaten», udalekuetako zuzendariak esan duenez: «Lana aintzat hartu behar dute eta guztia egin dezaketela ikusi; guztitik zerbait egin, eta ondoren ikusiko dute zer baztertu nahi duten».

Ez pentsatu, hala ere, jolasean-jolasean ikastaro trinkoa txantxetakoa izan denik. Haur horiek guztiek profesionalen egutegia izan dute ia, eta goizero-goizero egitekoak biderkatu egin zaizkie. Hala, arte plastikoen eta musikaren ikastaroetan, lehenengo, berrogeita hamar bat minutuko dantza eskola izan dute; ondoren, kantu eskola eta atsedenaldi txikia. Eta bueltatzerakoan, kontzertu didaktikoa. Bertan, gorputzarekin hitz egiten ikasi dute nolabait, eta azkenik, soinketa. Noski, umeak asko izan dira, eta batzuk kantuan ziren bitartean, besteak dantzan zeuden, eta alderantziz.

Egun handia gaur izango dute artista txiki horiek guziek 18.00etan emanaldia egingo baitute auditoriumean guraso eta senideen aurrean. «Haientzat oso esperientzia aberasgarria da. Agertoki handi baten gainean jende askoren aurrean ikasitakoa erakustea oso ziraragarria da umeentzat. Urduri jartzen dira, eta begiak ireki-irekiak izaten dituzte argiak eta antzeko prestaketa guztia ikustean», esan du Lizasok.

Irakasle guztiak ere oso kontentu daude; lana gogorra da, baina eurek ere asko ikasten dute. «Haurrekin hau egiteak asko betetzen nau. Niri kantatzea eta umeak gustatzen zaizkit, beraz, oreka bat da niretzat. Kantari izan daitezkeen batzuk ere ikusten ditugu hemen; batzuek belarri ona etxetik dakarte, eta horiekin eta, noski, beste guztiekin lan egitea oso polita da», esan du Izaskun Zurutuza kantu irakasleak.

Betisa arte plastikoen irakaslea ere oso kontentu azaldu da. «Gure asmoa inguruan, naturan, ikusten dutena uneoro berriz asma daitekeela erakustea da. Hemen dugun material guztia birziklatzen ahal da eta sormena lantzen dugu egiten dugun gauza bakoitzarekin», azaldu du. -

BARAÑAIN


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Incursión del Ejército israelí a través del sur de Líbano y contraofensiva de Hizbula
Mundua
Unas 400.000 personas afectadas por el caos en los aeropuertos británicos
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene en Gasteiz a un joven que estaba pendiente de juicio
Ekonomia
El BCEadvierte sobre el riesgo inflacionista y reitera su disposición a subir los tipos
Kirolak
Arkotek aise irabazi du Lekeition bere bigarren Bizkaiko Txapelketa segidan
Euskal Herria
Batasuna pregunta «a qué juegan el PSOE y el Gobierno español»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss