GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-08-11
Titin III.a eta Pascual hirugarrenez gailendu dira Andra Mari Zurian
·Aspeko bikoteak 22-13 hartu zituen mendean Olaizola I.a eta Zearra

TITIN III-PASCUAL 22
OLAIZOLA I-ZEARRA 13

Pilotakadak: 612. Iraupena: 66. Jokoaren iraupena: 30. Markagailua: 2-0, 2-1, 7-1, 7-2, 8-2, 8-4, 11-4, 11-5, 15-5, 15-6, 17-6, 17-10, 21-10, 21-13, 22-13. Sakez: 2 Titin III.ak eta 1 Olaizola I.ak. Egindakoak: 10 Titin III.ak, bat ere ez Pascualek, 5 Olaizola I.ak eta bat ere ez Zearrak. Galdutakoak: 3 Titin III.ak, 5 Pascualek, 7 Olaizola I.ak eta 5 Zearrak. Gorabeherak: Sarrera polita Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

Unai ARTETXE
DONOSTIA

Andra Mari Zuria Torneoa Titin III.ak eta Pascualek gogoko duten lehiaketa da. Asteazken gauean Asier Olaizola eta Oier Zearra aise menderatu zituzten finalean, eta dagoeneko hiru urtez jarraian nagusitu dira Gasteizko ferian.

Aspeko bikotea eroso sentitzen da Ogeta pilotalekuan. Pilota asko ibiltzen den frontoia da Arabako hiriburukoa, eta pilotari biek dituzten ezaugarriekin zaila da hori ez den beste aproposagoren bat topatzea.

Asteazken gauekoa konpromiso zaila zen Tricioko aurrelariarentzat eta Abartzuzako atzelariarentzat. Izan ere, finalerdian Irujo eta Eulate EPELeko Binakako txapeldunak kanporatu zituzten Olaizola I.aren eta Zearraren aurka neurtu behar izan zituzten indarrak. Asegarcekoek oso partida ona jokatu zuten orduan, eta finalean Aspekoak faborito ziren arren, neurketa irekia izango zela aurrez ikusten zuten gehienek. Halakorik, ordea, ez zen gertatu, eta Titin III.ak eta Pascualek erraz atera zuten aurrera akatsez beteriko partida.

Hasiera-hasieratik erakutsi zuten beren nagusitasuna gorriek. Aurrelari errioxarra, ohi bezala, gogotsu kantxaratu zen, eta berehala antzeman zitzaion hogeita bigarrenera ahalik eta azkarren iritsi nahi zuela ­jokatzen dituen partida gehienetan bezala, berak eman zituen pilotakada gehien­.

Gorriek hasiera ona eman zioten norgehiagokari, eta 7-1 aurreratu ziren. Aurreko koadroetan Titin III.a ondo ari zen, eta Pascual jaun eta jabe zen atzekoetan. Urdinak, ostera, ez zeuden gustura beren aurkariek jarritako erritmo biziarekin, eta huts gehiegi egin zituzten. Aspeko bikotearen akats batzuei esker 8-4ra gerturatu ziren Olaizola I.a eta Zearra, baina Aspekoekberehala handitu zituzten bien arteko aldeak (11-4 eta 15-5).

Partida ia erabakita zegoen, eta jokoa ikusirik ez zirudien urdinak markagailuari buelta emateko gai izango zirenik, eta hala izan zen. Asier Olaizolak tanto batzuk lortu zituen orduan, baina ez zen nahikoa izan, eta 21-10eko emaitzarekin Aspekoak beren hirugarren garaipena lortzeko bidean ziren.

Markagailua zertxobait itxuratu zuen Asegarceko bikoteak, baina 21-13koarekin Titin III.ak txokoan biziki moztu zuen pilota, eta aurreko koadroetako bere aurkariak ezin izan zion erantzunik eman.



Aspe
Irujo y Lasa III, por la mínima en Ezcaray

Martínez de Irujo y Lasa III se impusieron por la mínima ayer en Ezcaray a los campeones de La Blanca, Titín III y Pascual que, apenas 24 horas después de jugar la final en Gasteiz, disputaron otro choque. El partido resultó vibrante. Xala y Barriola, por su parte, vencieron 22-16 a Eugi y Goñi III en Zaratamo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Incursión del Ejército israelí a través del sur de Líbano y contraofensiva de Hizbula
Mundua
Unas 400.000 personas afectadas por el caos en los aeropuertos británicos
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene en Gasteiz a un joven que estaba pendiente de juicio
Ekonomia
El BCEadvierte sobre el riesgo inflacionista y reitera su disposición a subir los tipos
Kirolak
Arkotek aise irabazi du Lekeition bere bigarren Bizkaiko Txapelketa segidan
Euskal Herria
Batasuna pregunta «a qué juegan el PSOE y el Gobierno español»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss