GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-08-14
Poztasunetik goibeltasunerako bidea, uste baino laburragoa

PLENTZIA

Arraunlariek beren lana egiteko baldintza onenak izan ez zituzten bezala, eguraldiak hala nahi izan zuelako, zaleei ere beste hainbeste gertatu zitzaien. Izan ere, azkenean euririk egin ez zuen arren, zeruak zale asko aterkia alboan izatera behartu zituen. Hala eta guztiz ere, zortzi taldeetako jarraitzaileak izan ziren atzo Plentzian, bakoitza bereari animoak emateko prest. Lehia uretarako utzi zuten, eta lagunarteko giroa, aldiz, lurrerako.

Azkenean, berdez jantzitako hondarribiarrak izan ziren pozez zoratzen amaitu zutenak. Etxekoek, aldiz, garaipena posible zela amestu zuten estropada erdira arte, baina azkenean zorte txarra izan, arraunlari bat galdu, eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Hala ere, inor ez zen kexu, Plentzitarra denboraldi ona egiten ari da-eta. Ondarroako Andra Mari jaiak ospatzen ari diren koadrilaren bat edo beste ere izan zen Plentzian.

Protagonista batzuk, beren zaleak bezala, pozik ziren probaren ostean. Beste batzuk, aldiz, goibelago. Baina guztiek argi zuten ahal izan zuten guztia egin zutela.

Mikel Orbañanos, Hondarribiako prestatzailea, esate baterako, gustura zen: «Oso polita da hirugarrenez irabaztea, eta datu garrantzitsua dela iruditzen zait. Bagenekien ondo ibiliko ginela, baina garaipena lortzea beti da zaila».

«Arkote, etxean jokatzen zuela ikusirik, bagenekien indartsu irtengo zela, eta hala izan da. Bigarren luzean ondo etorri gara eta alde pixka bat lortu dugu. Ziabogan Arkotek zorte txarra izan du, arraunlari bat galdu du eta estropada bukatu egin zaie», azaldu zuen.

«Kanpora bagenekien Arkote oso indartsu joango zela, eta aurretik izan dira, baina bigarren luzean oso ondo moldatu gara, eta uste dut horrek eragina izan duela estropadan», gaineratu zuen.

Kalea alde izan zuen atzo Ama Guadalupekoak. «Lehen kaletik ere jakin egin behar da nola ibili. Kanpora joateko bi eta hiru aldetik korronte gehiago zegoen, baina etortzeko lehen kale horretatik bazterrera jo behar zen korrontea saihesteko», esan zuen.

Joxemi Elduaien, Hondarribiako presidentea, pozik zen: «Faborito jotzen gintuzten, baina hori uretan erakutsi behar da. Azkenean garaipena lortu dugu eta oso pozik gaude. Ez da erraza hirugarren urtez jarraian irabaztea».

Hondarribia herriak atzo iluntzean egin zien harrera bere arraunlariei. Jaia, ordea, ez zen asko luzatu, ez Ama Guadalupeko ontziko koadrilarentzat, bihar bertan beste estropada bat baitute.

Jose Carlos Popi Gonzalez, Arkoteko entrenatzailea, berriz, buru makur zegoen. «Pena bat izan da, baina zer egingo diogu ba. Bigarren ziabogara arte estropada polita egin dugu, baina gero arraunlari bat galdu dugu eta hor amaitu zaigu dena», aipatu zuen.

Orioko presidentea, Igon Lertxundi, zilarrezko domina lortuta gustura zen. «Bai. Azkenean ez da diferentzia handirik egon Hondarribiarekin. Azken bi luzeak onak izan dira guretzat», argudiatu zuen.

Luis Mari Olasagasti Luxiak, Zumaiako prestatzaileak, honakoa iritzi zion: «Hasierako bi luzeak ondo egin ditugu, hirugarrenean eutsi diogu, baina laugarrenean atzeratu egin gara. Baina, orokorrean, ondo aritu gara».

Zarauzkoa, Antton Illarramendi, hurrengo asteburuko probei begira zegoen. «Laugarren kalea tokatu zaigu eta zaila zen. Orain etxean jokatuko dugun estropadan pentsatu behar dugu», eman zuen aditzera.

Isuntzako lehendakariak, Santi Zumaranek, burua KAEko Ligan dutela azaldu zuen: «Ohorezkoan egotea saria zen guretzat, baina orain Getariako estropadan pentsatzen hasi behar gara.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zortzi pertsona pozoitu dira Derioko zahar etxe batean
Jendartea
Las «heroínas» africanas del sida reciben su tributo en Toronto
Jendartea
Orain metxari piztuta eutsi behar
Mundua
Incertidumbre pese al anuncio israelí de que acepta la aplicación de la resolución
Mundua
Primeras imágenes de Fidel Castro tras ser operado
Kirolak
Mayo tiñe de naranja el Santuario
Kirolak
Hondarribia se lleva el título por tercer año consecutivo
Euskal Herria
Una multitud reclama en Donostia que cesen «todas las agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss