GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-14
DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA
Orain metxari piztuta eutsi behar

Arratsaldeko zazpietarako guztia prest zegoen udaletxe kanpoaldean Aste Nagusiari hasiera emateko. Jende andana bildu zen atzo Alderdi Ederreko inguruetan, jaien hasiera ekitaldia behar bezala ikusteko asmoz. Eta ez zen lantegi erraza zerbait ikustea, tokia harrapatzen zuenak nahikoa lan baitzuen handik mugitzen. Jendetza izugarria zen, gehiegizkoa, kanoikada lasai ikusi nahi zuen norbaitentzat. Baina, jaia eta lasaitasuna ez dira adiskideak.

Izan ere, Kanoikada ikustera bertaratu zirenei bukatu berri zen manifestazioko milaka lagunak gehitu zitzaizkien. Eta une batean ­kanoia botatzeko orduan manifestazioko parte hartzaileek iristen jarraitzen zuten­, ikaragarrizko jendetza bildu zen udaletxe inguruan. Ikaragarrizkoa, benetan.

Zerua lainotuta zegoen arren, ez zen tantarik erori ekitaldi osoan zehar eta giroa atsegina zen, kalean mokadu bat jatera eta trago bat hartzera gonbidatzen duten horietakoa.

Zazpietarako bost minutu falta zirela hasi zen entzuten «Artillero dale fuego» abestiaren doinua. Aurten, Akaba Bera Bera eskubaloi taldeko neskek eta Bruesa GBC talde donostiarreko jokalariek abestu zuten Donostiako jaietan horren ospetsu bihurtu den abestia. Donostiar ugarik ere parte-hartze zuzena eduki nahi izan zuten beren ahotsekin kirolariei lagunduz. Izango al da inor, bada, abesti hori ezagutzen ez duenik?

Agerikoa zen bertan bildu zen jende guztiak jaiei aurre egiteko zuen gogoa eta grina, nahiz eta maiz samar entzuten den Donostiako jaiak aspergarriak direla. Festarako eta ez aspertzeko irrika ondo sumatzen zen atzo.

Abestia amaitzear zegoenean, Jose Luis Mocoroak udaletxe parean zegoen gaztelurako bidea hartu zuen. Hamahirugarren urtez Gastronomia Elkarteko kideak eman zion su kanoikada eragin zuen metxari. Kanoikadak egindako zaratak lehenengo lerroetan zeuden ikusleek eskuak segituan belarrietara eramatea eragin zuen. Era berean, txalo zaparrada izugarria entzun zen bertan. Poz handiz eman zioten hasiera Aste Nagusiari bertara joan zirenek. Kanoi hotsarekin batera, sugepaper txuri-urdinak jaurti zituzten udaletxe kanpoaldean, ezin izan beste kolore batekoak.

Hori guztia lasaixeago ikusi ahal izan zuten udaletxeko balkoian zeudenek, Odon Elorza alkatea tartean. Elorzak donostiar nahiz atzerritarrak animatu zituen datozen zortzi egunak jai giro apartean igarotzera. Atzerritar ugari bildu zen atzo Alderdi Ederren.

Bertakoen eta atzerritarren jende olatu izugarrian ez zen zaila galtzea. Galdetu, bestela, bi udaltzainek eskutik zeramaten haurrari. Ez zuen trago samurra pasatu.

Bitartean, haurren lagun diren erraldoi eta buruhandiak ere prest zeuden hiriburuko kaleetan barrena jaien hasieraren berri emateko. Lan handia izango dute datozen egunetan. Urtean zehar nahikoa atseden izaten dute, eta, gaitzerdi.

Batukadaren txanda iritsi zen gero. Udaletxeko terrazan, horiz jantzitako hainbat musikarik jarri zieten doinua Donostiako Aste Nagusiko lehenengo uneei. Batukadarekin, gainera, zaila da geldirik egotea, edozein adin izanda ere, hankak nahi gabe hasten dira salto txikiak egiten.

Ekitaldia amaitutakoan, jende ugari abiatu zen Alde Zaharrera batukadaren doinuez gozatuz. Helduak, gazteak eta haurrak, guztiak batera abiatu ziren aurtengo Aste Nagusiari modu ezberdinean hasiera ematera. Txiki askok Pasealeku Berrian dauden barraketara joateko aukera izan zuen. Beste batzuk, ordea, Alde Zaharrean barrena abiatu ziren, Aste Nagusiari hasiera emango dion brindisa egitera.

Aurrerantzean, ekitaldi ugariz betetako zortzi egunez gozatu ahal izango dute donostiarrek nahiz bertara joaten direnek. Musika, antzerkiak, su festak eta bestelako hamaika ekitaldi daude aukeran. Norberak erabaki dezala nolako festa nahi duen.

Luis MOCOROA | Artillero Mayor

"La ilusión cambia con el tiempo, pero no deja de ser un entusiasmo importante"

Lleva 13 años encendiendo la mecha de fiestas en Donostia. A pesar de no sentirse nervioso momentos antes del cañonazo, Luis Mocoroa advierte de que «no hay que actuar con exceso de confianza».

­Ya tiene unos cuantos años de experiencia en dar inicio de fiestas, ¿la ilusión y los nervios suelen seguir siendo los mismos año tras año?

Según pasan los años vas adquiriendo experiencia, y la ilusión también cambia, pero no deja de ser un entusiasmo importante. Respecto a los nervios, ahora estoy más calmado ante la llegada del inicio de fiestas que los primeros años en los que ejercía como Artillero Mayor. A pesar de ello, no hay que actuar con exceso de confianza porque siempre hay que estar alerta ante la posibilidad de que pueda ocurrir algo inesperado.

­¿Cómo recuerda la primera vez que encendió la mecha?

Recuerdo que el día anterior al inicio de la Semana Grande hicimos un ensayo en el Paseo Nuevo. Para mí encender la mecha de aquel cañón era algo nuevo, desconocido en cierta forma, y ensayamos para que el próximo día todo saliera bien.

­¿Qué le parece la elección de los invitados este año para entonar el artillero?

Hasta que canten todo me parece bien. Ya se verá en el cañonazo, que es cuando tienen que demostrar la valía de su elección. Personalmente, espero que los invitados entonen la canción sin complejos y ataquen a la pieza con ganas.

-Artillero dale fuego. ¿Sabe el porqué de que se cante esta canción?

Es una canción apropiada para el acto. Es un canto que anima al Artillero Mayor a que encienda la mecha del cañón, que da comienzo a la Semana Grande de Donostia. Los invitados y el público que se reúne la cantan, y a la frase de Artillero dale fuego, se dispara el cañón.

­¿Tiene algún plan especial para esos días?

No, y además es posible que a mediados de semana me escape unos días. A pesar de ello, los primeros días voy a estar por aquí para disfrutar de estas fiestas. Esos días se acerca mucha gente a la ciudad y ya veremos qué hacer. Haremos los planes según se acerquen las fechas. -

Matxalen ZIARSOLO | Akaba Bera Berako jokalaria

"Gu aukeratzea errekonozimendu modura ikusi dugu"

Ez da Akaba Bera Berako jokalariek jaiei hasiera ematen dieten lehen aldia, baina, hala ere, «ilusioz beterik» daudela adierazi du Matxalen Ziarsolo jokalari ermuarrak.

­Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango diozue berehala. Zer deritzozue zuek aukeratzeari?

Ilusio handia egin digu talde guztiari gutaz gogoratzeak. Aurreko urtean denboraldi ona egin genuen eta aukeraketa errekonozimendu modura ikusi dugu.

­Ez da aukeratzen zaituzten lehen aldia, ezta?

Orain dela bi urte ere izan genuen jaiei hasiera emateko aukera. Orduan Bera Bera Rugby taldekoekin batera egon ginen eta polita izan zen. Batzuei arraroa ere egin zitzaien, gure taldean atzerritar asko baitago eta hura ezezaguna egin baizitzaien.

­Artilleroaren abestia gogoratuko duzue, beraz...

Bai. Abestia gogoratzen dugu, baina ez dakit nola abestuko dugun. Ikusiko dugu ea nola ateratzen den.

­Gainerakoan, jai hauetan parte hartzen al duzu?

Egia esan, nahiko gutxi ateratzen gara. Entrenamendua izaten dugu egun horietan, eta, beraz, egunean zehar zail egiten zaigu ateratzea. Jaiak ez ditugu egunez gehiegi bizitzen eta iluntze aldera kontzerturen batera edo beste hurbiltzen gara. Aurten ez dakit zer egingo dugun. Amabirjinaren Egunean jaieguna izango da, eta, beraz, egun horretan eta aurrekoan zer dagoen ikusi beharko dugu.

­Zu ermuarra zara. Donostiako Aste Nagusia ala Bilbokoa nahiago?

Egia esan, ez dut Bilbokoa gehiegi ezagutzen, ez naiz maiz joaten, baina jendeari entzun diodanez hangoak jatorragoak omen dira.

Txemi URTASUN | Jugador de Bruesa GBC

"Sé lo que significa tirar el chupinazo en Iruñea, por lo que imagino que en Donostia será algo similar" 

Acaba de aterrizar en Donostia después de haber fichado por el Bruesa GBC. Para él, jugar en la liga ACB no es algo nuevo pero la Semana Grande de Donostia sí lo es. Reconoce no haber estado nunca en las fiestas de la capital guipuzcoana, y manifiesta sentir «curiosidad» por conocerlas.

­Acaba de llegar a Bruesa GBC y ya va a dar comienzo a la Semana Grande ¿está contento ante la idea?

Sí. Yo soy de Iruñea y sé lo mucho que significa tirar el chupinazo en las fiestas de allí. Me imagino que en Donostia será algo similar y, por lo tanto, es un orgullo participar este año en el cañonazo.

­Es navarro, se formó y jugó en Bilbo, y después de unos años en otros equipos, ahora llega a Donostia. ¿Conocía sus fiestas?

No, la verdad es que no he estado nunca. Participar en el cañonazo es algo nuevo para mí y, por lo tanto, me han tenido que contar más o menos en que consiste el acto.

­Va a tener que cantar dentro de poco el artillero. ¿Está preparado?

Ya me he enterado de que tenemos que cantar pero no conozco la canción demasiado. Me han dicho que ya me dirán lo que tengo que hacer allí.

­¿Tiene curiosidad por conocer estas fiestas?

Sí, claro. Es bueno e interesante conocer el sitio al que vas y eso incluye saber de su historia, cultura y también de sus fiestas.

­¿Tiene algún plan especial para esto días?

Tenemos que entrenar mañana y tarde, por lo que no habrá mucha ocasión para salir. Supongo que alguno de los días me juntaré con algun compañero que me pueda guiar. He oído que los fuegos artificiales están muy bien.

­Por último, ¿con ganas para jugar en su nuevo equipo?

Sí, por supuesto. El club y muchos donostiarras están ilusionados por el ascenso a la liga ACB y los jugadores no podemos ser menos. El equipo tiene muchas ganas para empezar a jugar en esta categoría.
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zortzi pertsona pozoitu dira Derioko zahar etxe batean
Jendartea
Las «heroínas» africanas del sida reciben su tributo en Toronto
Jendartea
Orain metxari piztuta eutsi behar
Mundua
Incertidumbre pese al anuncio israelí de que acepta la aplicación de la resolución
Mundua
Primeras imágenes de Fidel Castro tras ser operado
Kirolak
Mayo tiñe de naranja el Santuario
Kirolak
Hondarribia se lleva el título por tercer año consecutivo
Euskal Herria
Una multitud reclama en Donostia que cesen «todas las agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss