DONOSTIA
Bebe... izen bitxia Zafra, Montijo, Merida eta Badajoz artean hazi den abeslari batentzat. Joan-etorri horien atzean gurasoak eta musikariak daude, Surberina folk taldeko kideak. Bebe musika eta instrumentu artean hazitakoa da, ez alferrik, hamaika urte zituenerako gitarra eskuartean zebilen. Egun 28 urte dauzka. 1995. urtean hasi zuen bere bidea Vanagloria taldean koruak egiten. Urtebete geroago Badajozera joan zen, eta, bertan, bere ahots eta abestiekin eta gitarra bakarrik lagun zuela, kontzertuak ematen hasi zen. Urte hartan bertan Madrilera joan zen, eta Arte Dramatikoko ikasketak abiatu zituen. Hiriburuko tabernetan jotzen zuten kantautoreen giroan sartu zen berehala, eta 2001. urtean kantautoreen lehiaketa bat irabazi zuen Extremaduran.
Ordurako artista handia zela ohartarazia zuen Bebek. Horren lekuko Tontxurekin eta Luis Pastorrekin egindako kolaborazioak. Garai hartan talde batekin hasi zen kontzertuak ematen, baina betiere bakarkako emanaldiak bazterrean utzi gabe.
Beberen abestiak ñabardura eta kontraste berriak hartzen hasi ziren. Beberen abestiak hazten eta hazten joan ziren, eta gero eta zailagoa egiten zitzaion paperera mugatzea. Bere abestiak ez dira paperean kabitzen. Bere jarraitzaileak ere handitzen joan dira abestiekin batera.
2003. urte amaierarako bide ederra egina zuen Bebek, eta orduan iritsi zitzaion konpositore ororen ametsa gauzatzeko aukera: bere bizitzan eta bere musikan eragina duen eta izan duen guztia album batean biltzeko aukera. 2004ko abuztuan ikusi zuen argia “Pafuera telarañas” bere lehen lanak.
Freskotasuna eta eduki sakoneko letrak dira bere tasun nagusiak. Emakume baten ahotik kantatzen du beti Bebek, oso bere ahotik. Emakumeen kontrako indarkeria, injustizia soziala, berdintasunaren aldeko aldarria... ez dira alferrik joaten gazte horrek bere kantuetan esandakoak.
Aktore modura ere aritua da. Uztailean bertan estreinatu zen parte hartu duen azken filma, “La Educación de las Hadas” deiturikoa. Aurrera begira, gainera, asmoa dauka zinema munduan joan-etorriak egiteko.
Gaur Saguesen arituko da Bebe eta pentsatzekoa da jende ugari bilduko duela, jarraitzaile asko eta asko baititu han eta hemen. Izen samurra hainbeste indar duen abeslariarena, eta zuzenean are indartsuagoa da.
Egitaraua
Astelehena 14
11.00: Barrenea Trinitate plazan.
11.00: Haur jolasak Bulebarreko kioskoan.
17.30: Bizikleta festa Bulebarren.
17.30: Haurrentzako jumpinga, ma- killaje lantegia, karaokea eta diskoteka Kursaalean.
18.00: Zezenak Ilunben.
18.30: Kantauri txaranga Zurriola pa- sealekuan eta Oria txaranga hiriaren erdialdean.
19.30: Salbea Koruko Amaren elizan.
19.30: Valtierra musika banda eta Virgen de Nieva korala Bulebarreko kioskoan.
20.00: Folklore jaialdia Konstituzio plazan: Trebeska euskal dantza taldea.
22.45: Su Artifizialen 43. Nazioarteko jaialdi-lehiaketa. Marti Piroteknia (Castelló).
23.15: Zezensuzkoa.
23.30: Beberen kontzertua Sa- guesen.
23.30: Las Lavanderasen kontzertua Trinitate plazan.
23.30: Donostia Hiria Pop Rock Lehiaketa Errege-erregina Katolikoak kalean. Underned taldea eta Liar taldea eta Sari banaketa.
23.30: Alboka taldearekin dantzaldia Zuloaga plazan.
23.30: Bilbainadak Los Txikis taldearekin Bulebarreko kioskoan.
23.30: Kursaal Goian Sessions. Revolutionari Brothers Zurriola terrazan.
00.00: Dantzaldia Izotz taldearekin Pasealeku Berrian.
00.00: Festara Gaztelubide elkartean.
Piratak. Abordatzera eguna
11.00: Baltsa muntaia kaian.
13.30: Bazkari pirata Zuloaga plazan.
17.00: Abordatzea kaian eta zin pira- ta eta txupinazoa. Ondoren, kalejira Alde Zaharrean barna.