GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-14
BURLATAKO JAIAK
Berrikuntza nabarmenekin hasiko dira 2006ko jaiak
Gaur eguerdiko 12.00etan emango diete hasiera Burlatako jaiei. Aurten, nolanahi ere, jai batzordeak egindako hausnarketaren ondorioz, berrikuntza handiak egongo dira egitarauan; bai ekintzei dagokienez, baita antolakuntzari dagokionez ere: behien ikuskizunak, dantzaldien formatu eraberritua, festa aurreko jaia, eta abar.

BURLATA

Burlatarrek gaur emango diete hasiera sei egun luze iraungo duten herriko jai nagusiei. Horiek, baina, aldaketa oso nabarmenekin datoz aurten, udal ordezkarien esanetan, «Patrona- tuak egin duen hausnarketa sakonaren ondorioz». Batzuetan ezintasunak eraginda, beste batzuetan berritzeagatik, eta bestetan ikuskizunek espero bezalako arrakasta lortu ez dutelako, alde dezente izan da iazko eta aurtengo egitarauak alderatuz gero.

Berrikuntza nabarmenena, eta dagoeneko burlatar guztiek ongi dakitena, zezen plaza mugikorrarena da. Orain arte behiak askatzen zituzten kalean lanak egiten ari direnez, aukera horren aldeko «apustu arriskutsua» egin du Udalak.

Erabilera anitzeko agertokia

Inbertsio handia izanagatik, erabilera anitza emango diote aste honetan: ohiko behiez gain (bi egunez eta gauez izango dira), zaldi gaineko zezenketarien erakustaldia ere izango da, baita abuztuaren 17an peñek antolaturiko «heriotzarik gabeko kapea» ere. Kultur zinegotziaren esanetan, ez da ezer faltako: jantziak, plazarainoko paseotxoa, epaimahaia...

Aurtengo beste berrikuntzetako bat ere jasoa du jada plazak. Iragan larunbatean festa aurreko jaia ospatu zuten burlatarrek, eta era guztietako joko eta kontzertuak egin zituzten bertan goizetik hasi eta iluntzera arte.

Azkenik, dantzaldien formatua ere aldatzea erabaki du Udal Patronatuak, kultur zinegotziaren esanetan, orain artekoak «ez baitzuen jedea guztiz asetzen». Hori dela-eta, gustu guztietarako musika eskaintzen duten dantzaldien formatuaren ordez, norberak gustukoen duen musika aukeratzea bermatzen duena jarri dute. Izan ere, bi agertoki jarri dituzte, eta bakoitzean, egunero, musika mota ezberdineko kontzertu bat edo gehiago izango da.

Egitaraua

Astelehena 14

12.00: Txupinazoa udaletxeko balkoitik. Ondoren, hamaiketakoa eta apar festa.

13.30: Presoen aldeko brindisa San Juan plazan.

14.00: Herri bazkaria txosna gunean.

17.00: Kafe kontzertua kultur etxeko parkean.

18.00: Herriko erakundeen salbea San Francisco kalean. Txosnetan salbe alternatiboa egingo da ordu berean.

19.00: XIX. Burlatako Udal pilota txapelketako finalak Askatasuna pilotalekuan.

20.30: Kalejira Nesken txarangarekin.

22.30: Zezensuzkoa San Francisco kalean.

23.30: Zuhaitzaren Soinuaren txalaparta Aldabea peñan.

00.00: Kalejira txosnetatik ‘Guztiok gara giltza’ lemapean.

00.30: Jobiniando (musika brasildarra) taldearen kontzertua Floirac-Elizgibela plazan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zortzi pertsona pozoitu dira Derioko zahar etxe batean
Jendartea
Las «heroínas» africanas del sida reciben su tributo en Toronto
Jendartea
Orain metxari piztuta eutsi behar
Mundua
Incertidumbre pese al anuncio israelí de que acepta la aplicación de la resolución
Mundua
Primeras imágenes de Fidel Castro tras ser operado
Kirolak
Mayo tiñe de naranja el Santuario
Kirolak
Hondarribia se lleva el título por tercer año consecutivo
Euskal Herria
Una multitud reclama en Donostia que cesen «todas las agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss