GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-14
Marlaskaren auto bat baliogabetu du Garzonek
·Tribuna Barcelonan Otegik hitzaldia emateko debekua atzera bota du epaileak

Otegik Tribuna Barcelona foroan ekainean eman behar zuen hitzaldia debekatu zuen Fernando Grande-Marlaska epaileak; Batasunaren bozeramaile gisa emango zuela argudiatu zuen. Hori jakiterik ez zegoela, baina hala izan arren ez zela debekatu behar ziurtatuta, atzera bota du Garzonek Grande-Marlaskaren epaia.

BARTZELONA

Ekainean Tribuna Barcelona foroan Euskal Herriko egoera politikoari buruzko hitzaldia ematea debekatu zion Arnaldo Otegiri Fernando Grande-Marlaska epaileak. Debeku hori, baina, atzera bota du Baltasar Garazonek, eta Batasunaren jardueraren etete autoaren interpretazioa �modu zabalean� egin izana leporatu dio Grande-Marlaskari.

Erabaki hori abuztuaren 9an hartu zuen Garzonek, Auzitegi Nazionalera itzuli bezain laster, baina ez zuen publiko egin herenegun arte. Donostiako manifestazioa baimentzen zuela adierazteko kaleratutako epaian gaineratu zuen.

�El Periodico de Catalunya�k bere web orrian argitaratu zuenez, Garzonek Bartzelonako hitzaldia �plataforma independiente� batek antolatu zuela ohartarazi du bere autoan, eta ez Batasunak, eta Grande-Marlaskak etete autoaren interpretazioa �era zabalean� egin zuela azaltzen du.

Eskubide zibilak

Gainera, hitzaldia ematea debekatzeko emandako argudioen artean Otegik �ETA-Batasunaren bozgorailu� gisa hartuko zuela parte adierazten zela gogorarazi du Garzonek. Hori, ordea, horrela zela ez zegoela jakiterik gaitzetsi du.

�Hori gertatuko zela ez zegoen akreditatua�, adierazi du epaileak bere epaian. Ziurtatu du beste batzuetan Otegik Batasunaren bozeramaile gisa hitz egin izana ez dela nahikoa hitzaldia ematea debekatzeko.

Are gehiago, hitzaldia alderdi abertzalearen bozeramaile gisa emango zuela zalantzarik gabe jakin arren, debekatzerik ez zegoela agertu du Garzonek. �Batasunaren bozeramaile gisa arituko zela ziurtatuta egon arren, hitzaldiaren edukia aztetu arte itxaron beharko zen, debekua ezin baita zabaldu bere eskubide zibilak geldituta ez dituenari hitz egitea galarazi arte�, adierazi du epaileak epaian.

Gogoratu behar da debekuaren berri izatean, Batasunak Grande-Marlaskaren autoa errekurritu zuela, baita �El Periodico de Catalunya� ere.



PNV apoyar�a modificar la Ley de Partidos
GARA

BILBO

La secretaria del EBB del PNV, Josune Ariztondo, afirm� que su partido apoyar�a al Gobierno espa�ol para �modular� la Ley de Partidos y, en sendas entrevistas publicadas ayer por �Deia� y �El Correo espa�ol� a�ade que Batasuna y el PSOE est�n obligados a buscar �un punto de encuentro� sobre la �legalizaci�n� del primero.

La dirigente jeltzale considera que la Ley de Partidos se est� aplicando �con rigidez y, a veces, de forma imprevisible� por lo que cree necesario que Batasuna y el PSOE busquen �un punto de encuentro, un compromiso sobre la legalizaci�n�.

�As� ­a�adi�­ no se generar�n esos �tiras y aflojas� permanentes, que no s� si ponen en riesgo el proceso de paz pero s� hacen que la ciudadan�a muestre cada vez m�s desapego, lo que no es bueno�.

Ariztondo entiende que tanto Batasuna como el Gobierno espa�ol �deben dar pasos� para lograr la �legalizaci�n�.

En relaci�n a la Ley de Partidos, afirm� que el PNV apoyar�a al Ejecutivo de Zapatero para �modificar un par de art�culos, una modulaci�n de la misma�.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zortzi pertsona pozoitu dira Derioko zahar etxe batean
Jendartea
Las �hero�nas� africanas del sida reciben su tributo en Toronto
Jendartea
Orain metxari piztuta eutsi behar
Mundua
Incertidumbre pese al anuncio israel� de que acepta la aplicaci�n de la resoluci�n
Mundua
Primeras im�genes de Fidel Castro tras ser operado
Kirolak
Mayo ti�e de naranja el Santuario
Kirolak
Hondarribia se lleva el t�tulo por tercer a�o consecutivo
Euskal Herria
Una multitud reclama en Donostia que cesen �todas las agresiones�
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss