GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-14
Bi kutxazain erre dituzte Gasteizen, ekintza berean
·Suhiltzaileen lana beharrezkoa izan zen botatako molotov koktelek eragindako sua itzaltzeko

GASTEIZ

Beste kale borroka ekintza bat izan zen atzo Gasteizen; bi kutxazain erre zituzten. Ekintza gauerdi aldera izan zen, eta, Barne Saileko iturriek jakinarazi zutenez, ezezagun batzuek Valladolid kaleko Vital Kutxa bankuko bi kutxazainen kontra hainbat molotov koktel bota zituzten. Suhiltzaileen lana beharrezkoa izan zen. Kalte handiak sorrarazi zituzten bi kutxazainetan.

Aurrekoetan bezala, ekintza gaitzetsi zuen alderdi bakarra PP izan zen. Bestalse, EAEko idazkari nagusi Carmelo Barriok kezka agertu zuen «azken egunetan kaleko indarkeria ekintzak nagusitu baitira». Horrez gain, ezker abertzaleari «demokraten gainean presioa eta bortxa» egin izana leporatu zion Barriok. Bidalitako ohar batean, larunbatean Errenterian eta Barakaldon izandako kale borroka ekintzak gogora ekarri zituen, baita ostegunean Getxoko San Lorenzo azokan Maria San Gili errieta egin ziotela ere. Hortaz, «bortitzekin» tolerantzia ez izateko eskatu zien alderdiei eta instituzioei.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zortzi pertsona pozoitu dira Derioko zahar etxe batean
Jendartea
Las «heroínas» africanas del sida reciben su tributo en Toronto
Jendartea
Orain metxari piztuta eutsi behar
Mundua
Incertidumbre pese al anuncio israelí de que acepta la aplicación de la resolución
Mundua
Primeras imágenes de Fidel Castro tras ser operado
Kirolak
Mayo tiñe de naranja el Santuario
Kirolak
Hondarribia se lleva el título por tercer año consecutivo
Euskal Herria
Una multitud reclama en Donostia que cesen «todas las agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss