GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-08-14
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Bi lege

Bi bortxaketa Baionako karriketan. Bestak ziren, besta erraldoiak, urtean zehar izaten den biziarekin deus ikusteko ez duen giroa, nonbait debekatuak diren jokaerak baimentzen dituen giroa. Batzuek gertaera larri horien ondotik Segurtasun Indarrak non ote ziren galdetzen zuten. Baina bortxaketak izan diren lekuen ondoan ez ote zen inor? Karrika horiek beteak ikusi ditugularik justu bortxaketak izan diren eremu horiek hutsak al ziren ekintza horien aurka oldarketarik ez egoteko? Lasaitasunean ez al dituzte bortxatu? Jendez hutsik zegoen tokirik ez baitzen Baionan! Ez al da errazago izan ondotik begiratu gabe pasatzea?

Eguneroko bizian jasan behar den presio iraunkor horri askatze eremua ez al da bihurtzen besta? Leher egin arteko besta. Urtean zehar jasan behar diren umiliazioei aurre egiteko ikus daitezkeen botellonak? Ikusiko dugu arduradun publikoek kasu horiek behar den seriotasunarekin hartzen dituzten eta neurriak proposatzen dituzten. Gehiegitan bigarren mailako krima gisa erakutsia baita, zigorrik gabekoa.

Jende hunkiezina dagoen bezalaxe. Gaur egun amerikanoak eta israeldarrak besteen gainetik kokatzen dira jendetasunaren merkatuan. Hilero ehunka irakiar eta palestinar hiltzen dira ondoriorik sortu gabe. Aldiz, israeldar baten bahiketa baliatzen da gerla justifikatzeko, eta nazioarteko erakundeak ez dira gai israeldar Armadaren geldiarazteko.

Frantses legeak presondegiratze sisteman preso bati urtero hiru hilabetez ttipitzen ahal dio zigorra, urtea arazorik gabe igaro baldin bada. Euskal presoen kasuan ez omen dute bergizarteratzeko indarrik egiten. Hau ere epailearen esku uzten da, erabaki politikoa, euskal presoen kasuan ez baitago bergizarteratzeko beharrik duen presorik, baina epailearen erabakiz zigorraren ttipitzeko hartuak izan diren neurriak ez dira aplikatzen. Berriz ere bi neurri.

Munduko nagusiek boterea nork duen deblauki agertzen digute. Orain arte haiek egindako legea onartarazi digute. Sinestarazi digute haiek zutela arrazoi, munduak hartu behar zuen norabidea haiek erabakitakoa zela. Nagusi bezala haien literatura zela hoberena, haiek idatzi historia ikasi behar genuela. Herri ttikiok anitz ikasi dugu haien menpean, bereziki ez ditugula sinetsi behar.

Korsikan urtero antolatzen den frantses Estatuko herri guttituen elgarretaratzeak urrats handiak eginarazi dizkio Estatuari aurre egiteko norabideari. Parisen erabaki asko hartzen dira, baina gero eta gehiagotan herri guttituok gure interesei begira tokian berean hartzen ditugu erabakiak. Haien legea utziko diegu, ez baita zuzena. Haiek sortu kontraesanetatik zuzenagoa izan behar duen gizartea eramaten saiatuko gara, gurea zainduz menpekotasunetik aterata. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zortzi pertsona pozoitu dira Derioko zahar etxe batean
Jendartea
Las «heroínas» africanas del sida reciben su tributo en Toronto
Jendartea
Orain metxari piztuta eutsi behar
Mundua
Incertidumbre pese al anuncio israelí de que acepta la aplicación de la resolución
Mundua
Primeras imágenes de Fidel Castro tras ser operado
Kirolak
Mayo tiñe de naranja el Santuario
Kirolak
Hondarribia se lleva el título por tercer año consecutivo
Euskal Herria
Una multitud reclama en Donostia que cesen «todas las agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss