GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-15
Golden Apple Quartet «Galipotx» musikala egiteko artista bila dabil
Lagun baten ezkontzan, 1986an, denak txunditu zituzten kandelen argitan. Orduan erabaki zuten Golden Apple Quarteteko kideek taldea sortzea, eta ibilbide oparoa egin dute geroztik. Orain, besteen zerbitzura paratuko dute ikasitako guztia. Musikalak ekoizteari ekinen diote, profesional izan nahi duten abeslari eta aktore euskaldunei jauzi egiten laguntzeko. Sei artista gazte behar dituzte lehenengo lana osatzeko, «Galipotx», eta «casting»ak eginen dituzte iraileko lehen hamabostaldian.

DONOSTIA

«Hogei urteko ibilbidearen ondotik, ikasitako guztia musikalak egin nahi dituzten gazte euskaldunei laguntzeko erabiltzea erabaki dugu», adierazi zuen Kike Otxoa Golden Apple Quarteteko kideak. Aktore eta abeslari euskaldunekin musika ikuskizunak ekoizteari ekinen dio, Loyola Garmendiarekin, Eduardo Errondosororekin eta Manuel Romanorekin batera. Haur eta gazteei zuzenduriko ekoizpena eginen dute lehendabizi, “Galipotx”, Grimm anaien ipuin batean oinarritua. Taldearen bertze ikuskizunetan bezala, bi osagai nahastuko dituzte hor ere: umorea eta musika. Musikaren bitartez ikuslea alaitzen saiatuko dira beste behin. Ikuskizunak irauten duen bitartean ongi pasatzea eta buruhausteak atzentzea lortu nahi dute. Goi-mailako lana egin nahi dute, bai musikaren kalitateari dagokionez eta bai interpretazioari dagokionez ere.

«Abentura polita iruditzen zaigu jendeari aukera emateko proiektu hori abiatzea. Izan ere, eskasa da Euskal Herrian musikalen alde egiten den apustua. Umeei zuzendutako ikuskizunak egiten dira batez ere. Guk eskaintza zabaldu nahi dugu, haur eta gazteentzako emanaldiak prestatuz. Gazterik ohitzen badira musikalak ikustera, etorkizunean genero hori ezagutuko dute. Horrela lortuko dugu etorkizuneko publikoa prestatzea», azaldu zuen.

Aktore eta abeslari profesional izan nahi duten euskaldunek Madrilera, Bartzelonara, Londresera edo New Yorkera joan beharrik ez izatea da Golden Apple Quarteteko kideen helburua. Etxean gera daitezen eta lanean aritzeko aukera izan dezaten lagundu nahi dute. Euren kabuz moldatzeko gai izanen diren talde artistikoak era daitezen desio dute, eta Euskal Herriko ikuskizunen kalitatea gero eta handiagoa izan dadin ere ahaleginduko dira. «Normalean, kanpoko lanak ekartzen dira. Kursaala etxeko taldeekin betetzea eta bertako lanak esportatzea gustatuko litzaiguke, ordea», esan zuen Otxoak.

Sei artista behar dituzte «Galipotx” osatzeko, eta Donostian, Bilbon, Gasteizen zein Iruñean casting-ak antolatzen dihardute iraileko lehen hamabostaldirako. 18-30 urte bitarteko gizon-emakumeak nahi dituzte, ongi kantatzen dutenak eta antzerkian aritu izan direnak, euskaraz eta gaztelaniaz dakitenak. Hainbeste urteko esperientzia duen jendearekin ikasi eta artista profesional izateko jauzia egin nahi dutenek au-kera ezin hobea dute, beraz. Curriculuma, argazkia, helbidea eta telefono zenbakia goldenappleeuskalnet.net-era igorri baino ez dute egin behar. Edo honako helbidera bestela: Golden Apple Quartet, 1766 posta kodea, 20080 Donostia.

Dagoeneko, frogak egiteko eskaera ugari jaso dutela nabarmendu zuen Otxoak. «Irailaren erdialderako artistak hautatu nahiko genituzke, lana gertatu eta azaroaren bukaeran edo abenduaren hasieran estreinatzeko. Gabonetan, Euskal Herri osoan ikusgai izatea desio dugu», zehaztu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El apoyo comunitario es vital en los países más empobrecidos
Jendartea
Jai herritarrak aldarrikatuz, abordatzera!
Euskal Herria
Lakua abre 4 expedientes al mes contra movilizaciones
Ekonomia
La demanda sigue alta pese al precio del crudo
Mundua
Israel bloquea por mar y aire Líbano y deja la puerta abierta a una futura nueva agresión
Mundua
Sri Lankako Armadak gutxienez 60 neska hil ditu
Kirolak
El equipo naranja confirma los rumores y prescinde de Gorospe
Euskal Herria
Barrena afirma que la prioridad es abrir ya un diálogo sin exclusiones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss