GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-15
Sri Lankako Armadak gutxienez 60 neska hil ditu
Zibilen kontrako erasoak etengabekoak dira Sri Lankako Armadaren eta tamil gerrillaren arteko borrokan. Laurehun neska ikasten ari ziren aterpetxe baten kontrako bonbardaketan 60 lagun hil ziren. Tamilen kontrolpeko herrian dago aterpetxea eta LTTEk Sri Lankari egotzi dio erasoaren ardura.

KOLONBO

Sri Lankako Gobernuaren eta tamil gerrillaren arteko borroken biktima gehienak zibilak izan ziren atzo ere. Tamil Lurraldearen Askapenerako Armadak (LTTE) atzo salatu zuenez, Sri Lankako Armadak umezurtzen aterpetxe bat bonbardatu zuen atzo Mullaitivu barrutian eta, ondorioz, 61 neska hil eta beste 129 zauritu ziren. Hamabost eta hemezortzi urte bitarteko 400 bat neska osasun-laguntzari buruzko ikastaro bat hartzen ari ziren, tamilek jakinarazi zutenez.

Kolonboko Gobernuak zibilen kontrako erasorik ez duela inoiz egiten esan zuen eta atzoko bonbardaketa tamil gerrillaren egoitza militar baten kontra egin zutela argudiatu zuen. Unicefeko ordezkariak Mullaitivun izan ziren eta nerabe ugari hilda zeudela berretsi zuten.

Modu berean, Sri Lankako Gobernuak ukatu egin zuen hamabost zibilen heriotza eragin zuen eraso batean loturarik izan duenik. Erasoa Allaipiddy herriko elizaren kontrakoa izan zen eta tamilek Armadari egotzi zioten.

Umezurtzen aterpetxearen kontrako bonbardaketa izan eta ordu batzuetara atentatu bat izan zen Kolonbon. Pakistango enbaxadore Basir Ali Mohmand zihoan autoaren ibilbidean eztanda egin zuen leherkariz betetako rickshaw izeneko ibilgailu batek. Sri Lankako Gobernuaren arma hornitzaile nagusia da Pakistan. Erasoan lau soldadu eta hiru zibil hil ziren. Leherketaren ingurunean Mahinda Rajapakse presidentearen bizilekua dago.

Indarkeria hedatzen ari dela ikusita, alde biek 2002an sinatutako su-etena ikuskatzen ari den Europako iparraldeko misioak bere funtzioak bertan behera uzteko mehatxu egin zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El apoyo comunitario es vital en los países más empobrecidos
Jendartea
Jai herritarrak aldarrikatuz, abordatzera!
Euskal Herria
Lakua abre 4 expedientes al mes contra movilizaciones
Ekonomia
La demanda sigue alta pese al precio del crudo
Mundua
Israel bloquea por mar y aire Líbano y deja la puerta abierta a una futura nueva agresión
Mundua
Sri Lankako Armadak gutxienez 60 neska hil ditu
Kirolak
El equipo naranja confirma los rumores y prescinde de Gorospe
Euskal Herria
Barrena afirma que la prioridad es abrir ya un diálogo sin exclusiones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss