GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-08-15
- Kae
Lehen mailako ontziek Getarian dute hitzordua

DONOSTIA

Kantauriko Arraun Elkarteko (KAE) lehen multzoko hamabi traineruek hitzordu garrantzitsua dute gaur ­12.00etan­ Getariako uretan. Lehiaketa bere unerik erabakigarrienera iritsi da, eta Getariakoaren ostean beste bi estropada baino ez dira falta izango lehen multzo horri amaiera emateko. Ondoren beste bi proba jokatuko dituzte, irailaren aurreneko asteburu bietan, eta bertan lehen multzoko ontziak eta bigarrenekoak izango dira aurrez aurre jaitsiera-igoera kanporaketetan.

Batzuen eta besteen nerbioak dantzan daude. Izan ere, asko dago jokoan denboraldia amaitzeko falta diren hiru estropadetan. Orain arte San Pedro izan da lehen multzoko talderik erregularrena, eta lidergoan da, 92 punturekin. Isuntza, 81 punturekin, bigarren postuan da. Lehiaketa horrela amaituko balitz,talde biek irailaren 16an edo 17an Galizian jokatzen den Ipar-mendebaldeko Ligako bi ontzi onenekin TKEra igotzeko kanporaketaurrea jokatuko lukete.

Dena dela, sailkapenean aldaketak izan daitezke. Izan ere, Getariak hamabi puntura du Isuntza, eta atzetik, Donostia Arraunek ­bihar bere arraun eskola aurkeztuko du­ eta Ondarroak ere badituzte beren aukerak.

Batzuen eta besteen arteko aldeak gaur bertan has daitezke aldatzen, Getarian. Santander, Santurtzi, Hondarribia eta Zierbena lehen txandan arituko dira, eta Camargo, Pontejos, Trintxerpe eta Ondarroa, berriz, bigarrenean. Ohorezkoan San Pedro, Isuntza, Getaria eta Donostia Arraun izango dira lehian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El apoyo comunitario es vital en los países más empobrecidos
Jendartea
Jai herritarrak aldarrikatuz, abordatzera!
Euskal Herria
Lakua abre 4 expedientes al mes contra movilizaciones
Ekonomia
La demanda sigue alta pese al precio del crudo
Mundua
Israel bloquea por mar y aire Líbano y deja la puerta abierta a una futura nueva agresión
Mundua
Sri Lankako Armadak gutxienez 60 neska hil ditu
Kirolak
El equipo naranja confirma los rumores y prescinde de Gorospe
Euskal Herria
Barrena afirma que la prioridad es abrir ya un diálogo sin exclusiones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss