GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-26
Azken lan heriotza salatu dute sindikatuek
·ELA-k, LAB-ek, ESK-k eta STEE-EILAS-ek lan arriskuen prebentzio legea «ez dela betetzen» salatu dute Azpeitian

Azpeitian joan den ostegunean izandako azken lan heriotza salatzeko asmoz, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin zuten Azpeitiko Corrugados enpresaren parean. Bertan adierazi zutenez, prebentzio legeak ez dira betetzen, eta horregatik, Administrazioari neurri horiek betearazteko eskatu zioten. CCOO sindikatuak, berriz, astelehenean egingo du elkarretaratzea Azpeitiko plazan bertan.

AZPEITIA

Azpeitian joan den asteazkenean izandako lan heriotza salatzeko asmoz, herriko Corrugados Azpeitia S.L. enpresan elkarretaratu ziren atzo ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuetako hirurogeita hamar bat pertsona.

Horiek hala, «Lan istripu gehiagorik ez» lelopean «prebentzio legeak betetzeko» eskatu zuten sindikatuek Azpeitian. Gainera, langile etorkinek, kontratazio prekarioa dutenek eta azpikontratatutakoek era horretako istripuak izateko aukera gehiago dituztela gogorarazi zuten. Lan istripuek «giza sarraskia» eragiten dutela ere salatu nahi izan zuten.

Lan istripuan, jatorri portugeseko A.M.M.R. 40 urteko gizona hil zen, eta M.M.S. mantentze-arduraduna zauritu zen 20.000 litro inguruko biltegi baten oinarriaren hankak soldatzen ari zirela.

Zehazki, hirugarren hanka soldatzen ari zela, leherketa handi bat izan zen, eta biltegiko oinarria 40 urteko gizonaren gainera erori zen. Langilea berehala hil zen. GARAren zenbaketaren arabera, azkeneko heriotza horrekin aurten gutxienez 62 langile hil dira lanpostuetan.

Era berean, joan den ostegunean, hilaren 24an, beste langile bat zauritu zen Barakaldon. 30urteko A.E.C. beharginari pisu bat erori zitzaion gainera, eta Gurutzeko ospitalera eraman zuten berehala anbulantzian. Langileak diagnostiko erreserbatuko zauri arinak zituela jakinarazi zuten.

Patronalaren interesak aurretik

Elkarretaratzea eguerdiko hamabietan izan zen Azpeitiko Landeta industrialdean, eta bertan ELAko Lan Osasuneko Eustaquio Uranga arduradunak esan zuen «patronalaren interesak herritarrenen aurretik jartzen jarraitzen duten bitartean» arazoak ez duela konponbiderik izango.

Urangak azaldu zuen Administrazioak «segurtasun neurriak betetzen diren ala ez kontrolpean duen arte eta zorrotzagoa ez den bitartean, enpresaburuek ez dutela jarrera aldatuko». Administrazioak araudia betetzen ez duenari isunak jarri behar dizkiola adierazi zuen, gainera, ELA sindikatuko ordezkariak. «Lanean gertatzen diren ezbehar-kopuru altuak langileek euren segurtasuna eta lan-baldintzak babesteko duten gaitasunarekin du zerikusi zuzena», gaineratu zuen ordezkariak.

Bestalde, Patxi Coira Ezker Batuko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak komunikabideetara bidalitako idatzi batean esan zuen era horretako lan istripuek adierazten dutela «segurtasuna ez dagoela Euskadiko enpresetako lehentasunen artean».

Errentagarritasuna lortu

Coiraren ustez, «askotan errentagarritasuna lortu nahi izateak» azpikontratazioetara eramaten ditu enpresaburuak; hain zuzen, «langileen eskubideak zapaltzen dituzten» azpikontratazioak.

Azkenik patronalari eskaera bat egin zion EBko kideak:«Kontuan har dezala bizitzak ez duela preziorik». Administrazioei, berriz, «segurtasun neurriak betetzeko eskatzen dutenean arduratsuagoak izan daitezela» eskatu zien.

CCOO sindikatuak, berriz, datorren astelehenean ­abuztuak 28­ egingo du elkarretaratzea Azpeitiko plazan azken lan heriotza hori salatzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Impulso ciudadano ante al inmovilismo
Euskal Herria
Etxerat:«Bakeaz hitz egin baina gerra egiten dute»
Ekonomia
Azken lan heriotza salatu dute sindikatuek
Mundua
Los estados de la UE aportarán la mitad de las 15.000 tropas que formarán la FPNUL
Kirolak
Un rival incómodo para alcanzar la fase de grupos
Kirolak
El CAT ha presentado un recurso de súplica y la prueba continúa en el aire
Euskal Herria
Una gran marcha recuerda que la clave está en el derecho a decidir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss