GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-26
Abian dira nekazaritza langileen lan-baldintzak beste sektoreetakoekin berdintzeko neurriak
·EHNEk «printzipioz» positibotzat jo ditu neurriak, akordioa sinatzeko bera kontuan hartu ez arren

IRUÑEA

Nekazaritzan beste baten kontura lan egiten duten langileen langabezia babesaren sistema hobetzen duen Errege Dekretua indarrean da. Hain zuzen, «sektoreko langileek aspalditik eskatzen zituzten hobekuntzei erantzuten» dieten neurriak, EHNEko abokatu Begoña Okiñenak azaldu duenez.

EHNEko kidearen ustez neurriak «txarrak» ez badira ere, horiek hitzartzeko ez dituztela kontuan hartu salatu du: «Ez gaituzte deitu ez akordioa sinatzeko ezta gure iritzia jakiteko ere». Aurrerago, hala ere, akordioaren printzipioak garatzeko deituko dietela esan du Okiñenak. «Guri ere asko axola zaigu gai hori bai ekonomian, hau da, enpresaburuen edo lana ematen dutenen esfortzu handiagoa eskatu ahal duelako, gehienbat gizarte-segurantzari begiratuta. Bai eta esplotazioen bideragarritasunari begiratuta ere», azaldu du Okiñenak.

Nahiz eta EHNEk oraindik ez duen akordioaren xehetasun guztien berri, honakoa nabarmentzekoa iruditzen zaio: «Lehen, langile hauek eta kanpainetan lan egiten zutenek esplotazio hauek uzten zituztenean eta beste sektore batean lan egin nahi zutenean, Eraikuntzan edo Zerbitzuetan adibidez, nekazaritza-erroldetatik izena kentzen zieten, eta gero erroldan berriz sartzeko arazo asko izaten zituzten. Orain, aldiz, sartu eta irten nahi duten guztietan egin dezakete».

Alderdi positiboen artean bada besterik: «Langile hauek orain arte hiru hilabeteko langabezia jasotzen zuten urtebete lan eginda, baina orain lau hilabete jaso ahal izango dituzte, beste langile guztiek bezala», argitu du Okiñenak.

Hala, 15 urteko epea ezarri duLan Ministerio espainolak langile horien lan-baldintzak beste sektoreetakoekin berdintzeko. «Epe luzera hortaz, ikusiko dugu ze ondorio dakartzan honek», azaldu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Impulso ciudadano ante al inmovilismo
Euskal Herria
Etxerat:«Bakeaz hitz egin baina gerra egiten dute»
Ekonomia
Azken lan heriotza salatu dute sindikatuek
Mundua
Los estados de la UE aportarán la mitad de las 15.000 tropas que formarán la FPNUL
Kirolak
Un rival incómodo para alcanzar la fase de grupos
Kirolak
El CAT ha presentado un recurso de súplica y la prueba continúa en el aire
Euskal Herria
Una gran marcha recuerda que la clave está en el derecho a decidir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss