GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-08-26
Floren Aoiz
Udako mugimenduak

Aurten ez dago oporrik politikagintzan, eta nonahi atzematen dira ahalegin eta saioak: nork bere lekua aurkitu nahi du agertokian, prozesuaren garapena gertutik jarraituz, eta heldu den urteko hauteskundeak ahantzi gabe. Hori bai, gehienek beren interesei erreparatzen diete, eta gure jendar- tearen ilusioak eta egarriak baztertzen dituzte. PPk jarraitzen du bere mezu apokaliptikoaz, eta PSOEk, zeharka (“El Pais”en bitartez, hots) ezker abertzalearen legalizazioa eta presoen egoera lotu nahi ditu, adieraziz prozesua blokeatuta dagoela Batasunaren itxikeriagatik. EAJk beste eragileen ardura nabarmentzen du, eta deus egin gabe gelditzen da. EAkoek, batek daki zer dioten EAkoek! Gaur hau, bihar beste hori, etzi hura... Patxi Zabaletak aldarrikatzen du IUrekin ados dagoela %97an, eta bere alderdikideei oraingoz ez zaie ustekabe keinua desagertu, prentsari esker izan baitute horren berri. Mahaiak gora, mailak behera, errepresio maila igo nahi zuten batzuek mahai nazionalkideak kartzelatuz, eta beste batzuek, berriz, zatiketaren apologia lotsagarriak zabaltzen dituzte, azkenengo 30 urteetan esan dutena agerian utziz. Nor eta Nafarroako Herri Batasunaren ordezkaria trantsizioan, Nafarroako marko bakartuaren alde mintzo zaigu egunoro, Sanzi konpetentzia egin nahian-edo.

Giro nahasia PSNn: Madrilek erabakiko du hautagaia (a zer berria!), baina oraingoan, haserre daude “Diario de Navarra”koak: Nafarroako gauzak Madrilen erabakiko! Lasai daude Nafarroa Baikoak, berriz: berdin zaie nor izanen den PSNren burua, aurreratutako besaulki banaketa kolokan jartzen ez den bitartean. Anartean, UPNko zuzendaritza PSNko kritikoak erabiltzea pentsatzen ari da, eta, badaezpada, mehatxuari aterramendua atera dio jadanik, ziria sartuz. Udara toxikazioetarako aproposa denez gero, batzuek De Juanaren gose-grebak «bake prozesua» apurtzen ahal duela diote eta “Diario de Noticias”ek argitzen digu Gobernu espainolak presoen egoera hobetu behar zuela abuztuan, baina Batasunaren jarrerak ezinezko bilakatu duela. Hori bai, ez bilatu egunkari horretan ezker abertzalearen inguruko beste berririk: Muñozen goraiziak ez daude oporretan!

Zarata nagusitu da, ezker abertzalea prozesuaren bideragarritasuna bermatzen saiatzen ari den bitartean. Udako argazkiak nor bere lekuan jarri du, oraingoan ere. -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Impulso ciudadano ante al inmovilismo
Euskal Herria
Etxerat:«Bakeaz hitz egin baina gerra egiten dute»
Ekonomia
Azken lan heriotza salatu dute sindikatuek
Mundua
Los estados de la UE aportarán la mitad de las 15.000 tropas que formarán la FPNUL
Kirolak
Un rival incómodo para alcanzar la fase de grupos
Kirolak
El CAT ha presentado un recurso de súplica y la prueba continúa en el aire
Euskal Herria
Una gran marcha recuerda que la clave está en el derecho a decidir
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss